Edward Donnall Thomas
Edward Donnall "Don" Thomas (Mart, Texas, AEB, 1920ko martxoaren 15a - Seattle, 2012ko urriaren 20a) estatubatuar medikua izan zen.
Edward Donnall Thomas | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mart (Texas), 1920ko martxoaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Seattle, 2012ko urriaren 20a (92 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dottie Thomas (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Medical School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, unibertsitateko irakaslea, hematologoa eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Poloniako Zientzien Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia |
![]() ![]() |
Biografia
Bostongo Brigham Erietxean hasi zen lanean, hematologo gisa. Onkologian espezializatu zen, hezur-muineko transplantean bereziki: 1956an egin zuen aurrenekoa. 1990ean Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, Joseph Murrayrekin batera, gizakien organo- eta zelula-transplanteez egindako aurkikuntzengatik, urteetan organo-transplantearen arrakasta galarazi zuen eragozpen nagusia (gorputzak organo berria arbuiatzea, alegia) gainditzea lortu baitzuten bi zientzialariok.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.