Edward Albee
Edward Franklin Albee (Washington Hiria, AEB, 1928ko martxoaren 12a - Montauk, New York, 2016ko irailaren 16a) estatubatuar antzerkigilea izan zen.
Edward Albee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Franklin Albee |
Jaiotza | Washington, 1928ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Washington |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Montauk (New York), 2016ko irailaren 16a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Choate Rosemary Hall (en) Rye Country Day School (en) Lawrenceville School (en) Trinity College (en) Valley Forge Military Academy and College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta antzerki zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | University of Houston (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | August Strindberg eta Samuel Beckett |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka PEN America (en) |
|
Biografia
Haurtzaroan Reed A. Albee antzerkiko enpresaburuak semetzat hartu eta, besteak beste, Hartfordeko Trinity College ikastetxean ikasi zuen, Connecticuten.
Lehen antzezlana, The zoo story (1958, Zooaren historia), hiru astetan idatzi zuen. Lan horretan ez ezik, The death of Bessie Smith (1959, B. Smithen heriotza), The American Dream (1960, Amets amerikarra) eta batez ere Who´s afraid of Virginia Woolf? (1962, Nor da V. Woolfen beldur?) antzezlanean, Estatu Batuetako gizartearen kritika zorrotza agertzen da.
Albeeren lehen lanek teatro absurdoaren gaiak ukitzen dituzte, eta bertako pertsonaiek elkarrekin harremanak izateko edo era adierazgarrian komunikatzeko ezintasuna edo gogorik eza azaltzen dute. Geroko obrek, Box (1968, Kutxa), All Over (1971, Leku guztietan)..., abstraktuagoak eta metafisikari emanagoak izanik, ez zuten lehengoek adinako arrakastarik izan, baina agintearen aurkako protesta-mugimenduaren ildotik, absurdoaren teatroaren barnean kokatzen dira.
1977an, Vladimir Nabokov eleberrigile errusiar-amerikarraren Lolita eleberria egokitu zuen antzerkirako, The Lady from Dubuque (Dubuqueko dama) izenburupean, eta hiru aldiz (1967, 1975 eta 1994an) irabazi du antzerki arloko Pulitzer saria: Oreka hauskorra (1966), Seascape (Itsas paisajea), eta Hiru emakume garai (1991) antzezlanekin, hain zuzen.
Antzezlanak
- The Zoo Story (1958)
- The Death of Bessie Smith (1959)
- The Sandbox (1959)
- Fam and Yam (1959)
- The American Dream (1960)
- Who's Afraid of Virginia Woolf? (1961–1962)
- The Ballad of the Sad Cafe (1963)
- Tiny Alice (1964)
- Malcolm (1965)
- A Delicate Balance (1966)
- Breakfast at Tiffany's (1966)
- Everything in the Garden (1967)
- Box AND Quotations from Chairman Mao Tse-tung (1968)
- All Over (1971)
- Seascape (1974)
- Listening (1975)
- Counting the Ways (1976)
- The Lady From Dubuque (1977–1979)
- Lolita (1981)
- The Man Who Had Three Arms (1981)
- Finding the Sun (1983)
- Marriage Play (1986–1987)
- Three Tall Women (1990–1991)
- The Lorca Play (1992)
- Fragments (1993)
- The Play About the Baby (1996)
- Occupant (2001)
- The Goat or Who is Sylvia? (2002)
- Knock! Knock! Who's There!? (2003)
- Peter & Jerry (2004)
- Me, Myself and I (2007)
- At Home At The Zoo (2009)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Albee |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.