Eduvigis Leonor Holstein-Gottorp
Eduvigis Leonor Holstein-Gottorpekoa (suedieraz: Hedvig Eleonora av Holstein-Gottorp; Schleswig, 1636ko urriaren 23a - Estokolmo, 1715eko azaroaren 24a) Suediako erregina ezkontidea izan zen, Karlos X.a Gustavo Suediakoaren emaztea. Frederiko III.a Holstein-Gottorpekoaren eta Maria Elixabete Saxoniakoaren alaba zen. Bi familiek Holstein-Gottorp eta Suediaren arteko aliantza egin nahi zutela eta, ezkondu egin zituzten.
Eduvigis Leonor Holstein-Gottorp | |||
---|---|---|---|
1654ko urriaren 24a - 1660ko otsailaren 13a ← Maria Eleonora of Brandenburg (en) - Ulrika Eleonor Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gottorf Castle (en) , 1636ko urriaren 23a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Stockholm City (en) , 1715eko azaroaren 24a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Riddarholmen eliza | ||
Familia | |||
Aita | Frederick III, Duke of Schleswig-Holstein-Gottorp | ||
Ama | Marie Elisabeth of Saxony | ||
Ezkontidea(k) | Karlos X.a Gustavo Suediakoa (1654ko urriaren 24a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | House of Oldenburg (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ezkontidea | ||
Karlos X.a Gustavoren heriotzarekin Eduvigis Leonor izan zen, Suediako Parlamentuaren baimenarekin, bere seme Karlos XI.aren erregente, 1660tik 1672ra. Ondoren ere erregina alargunak harreman ona mantendu zuen bere semearekin, eta gortean paper garrantzitsua jokatu uzen. Holstein-Gottorp eta Danimarkaren arteko etsaitasuna zela eta Eduvigis Leonor eta bere erraia Ulrika Leonor Danimarkakoaren arteko harremanak zailak izan ziren. Bere seme Karlos XI.a Eduvigis Leonor baino lehenago hil zen, eta bere biloba Karlos XII.a Suediakoaren eregentzia berriro hartu zuen.
Artearen maitalea, hainbat margolariren lanak eksatu zituen jauregi ezberdinak dekoratzeko.