Eduvigis Brandenburgokoa (1540–1602)
Eduvigis Brandenburgokoa (1540ko otsailaren 23a - 1602ko urriaren 21a) Honenzollerneko etxearen kidea zen, eta Brunswick-Lüneburg eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa izan zen 1568tik 1589ra bitarte, Julio Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu eta gero. Berlinen jaioa Joakin II.a Hektor Brandenburgokoaren eta bere bigarren emazte Eduvigis Jagellondarraren alaba zen, Sigismundo I.a Poloniakoaren alaba. Bere ahizpa zaharra, Elisabet Magdalena, Frantzisko Oton Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen 1559an, baina senarra urte berean hil zen.
Eduvigis Brandenburgokoa (1540–1602) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Old Cölln (en) , 1540ko otsailaren 23a (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Wolfenbüttel, 1602ko urriaren 21a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Marienkirche (en) |
Familia | |
Aita | Joachim II Hector, Elector of Brandenburg |
Ama | Hedwig Jagiellon, Electress of Brandenburg |
Ezkontidea(k) | Julius, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) (1560ko otsailaren 25a (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Hohenzollern dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
1560an Eduvigis Welfe etxeko Julio Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen. Julio bere aitarekin etsaituta zegoen, baina handik denbora batera berirro adiskidetu zirenean onartu behar izan zuen printzesa protestante batekin ezkondu izana. Julioren anaia nagusiak Sievershausengo guduan hil ziren 1553an, eta Henrike V.a aitak harremana hobetu zuen bere semarekin.
1568an Julio Brunswik-Wolfenbütteleko printze ardura hartu zuen. Hasieran agintari ona izan bazen ere, laster Philipp Sömmering eta Anne Marie Schombach alkimisten eragina izango zuen, bere emaztetik urrunduz. Bikoteak 11 seme-alaba izan zituen.