Edurne Portela

Miren Edurne Portela Camino (Santurtzi, Bizkaia, 1974) bizkaitar historialaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea, saiogilea eta eleberrigilea da.[1]

Edurne Portela

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdurne Portela Camino
JaiotzaSanturtzi, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaMadril
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea 1997) lizentzia : historia
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea 2003)
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, filologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea  (1997 -  2001)
Lehigh University (en) Itzuli  (2003 -  2015)
Jasotako sariak

edurneportela.com
IMDB: nm9133668 Twitter: edurne_portela Edit the value on Wikidata

Biografia

Historian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1997). Estatu Batuetan irakasle eta ikertzaile lanetan aritu da. Literatura Hispanikoetan (1999) masterra eta Literatura Espainiarrean eta Latinoamerikarrean doktoretza (2003) egin zituen, biak Ipar Carolinako Unibertsitatean, Chapel Hillen (Ipar Carolina), bertako irakasle elkartua izan zelarik (1999-2001). 2003an, Lehigh-eko Unibertsitateko (Pensilvania) College of Arts and Sciences-era joan zen. Han, hamahiru urtez irakasle elkartu gisa aritu zen (2003-2008).[2]

2010ean, Siglo XXI (ALCESXXI) Espainiako Literatura eta Zinemaren Nazioarteko Elkartea sortu zuen, lehendakariorde (2010-2016) eta ALCES XXI aldizkariaren argitalpen-kontseiluko kide izanik.

2016. urtean amaitu zuen Estatu Batuetako karrera akademikoa, eta Espainiara itzuli zen, idazketan buru-belarri aritzeko, saiakera- eta eleberri-lanak argitaratuz eta komunikabide inprimatu zein digitaletan kolaboratuz, hala nola La Marea, El Correo, El País, RNE eta La SER.

2018an, Fikziozko Libururik Onenaren saria jaso zuen, Mejor la ausencia lanagatik, Madrilgo Liburu-denden Gremioak 18. edizioan emandakoa.[3]

Bai eleberrigile gisa, bai bere saiakeretan, Edurne Portelak indarkeriaren gaia landu eta[4] ikertzen du, hainbat alderditatik: ETAren goraldian euskal gizartean bizi izandako indarkeria (El Eco de los Disparos), eta harreman toxikoen eguneroko indarkeria (Formas de estar lejos).[5][6]

Obra

Saiakera

  • Portela Camino, Miren Edurne. Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers. Lewisburg (Pensilvania): Bucknell University Press, 2009. ISBN 978-0-8387-5732-1.
  • Portela Camino, Miren Edurne. El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia. Bartzelona: Galaxia Gutenberg SL, 2016. ISBN 978-84-16734-11-5; ISBN 978-84-16734-34-4.

Eleberria

  • Portela Camino, Miren Edurne. Mejor la ausencia. Barcelona: Galaxia Gutenberg SL, 2017. ISBN 978-84-17088-12-5; ISBN 978-84-17088-39-2.
  • Portela Camino, Miren Edurne. Formas de estar lejos. Barcelona: Galaxia Gutenberg SL, 2019. ISBN 978-84-17747-10-7; ISBN 978-84-17747-42-8.
  • Ampuero, María Fernanda; Folguera, María; Cueva, Carmen G. de la. Tranquilas: Historias para ir solas por la noche. (2019) ISBN: 978-84-264-0703-0.

Artikulu zientifikoak

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2022, Euskadi saria.[7]

Bibliografia

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Euskal gatazka literaturan
  • Zerrenda:Euskal Herriko erdal idazleak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.