Edurne Koch Elizegi

Edurne Koch Elizegi (Irun, 1973ko martxoaren 28a) argazkilaria, eta kultur kudeatzailea da. Euskal prentsan argazkilari moduan lan egin zuen lehen emakumea izan zen, zazpi urtez aritu zen Euskaldunon egunkarian.[1] UEUra hurbildu zen geroago, 2008an, eta Nafarroako egoitzaren arduraduna da harrezkero.[2][3] Transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen familien Naizen elkarteko kidea da.[4]

Edurne Koch Elizegi

Bizitza
JaiotzaIrun, 1973ko martxoaren 28a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaSigfrido Koch
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, managerra eta fotokazetaria
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Euskaldunon Egunkaria

Argazkilaria

Alemanian jatorria zuen artista- eta kirolari-familia donostiar bateko senitartekoa da. Familia argazkilari horretan Edurne laugarren belaunaldiko da. Bere aita Sigfrido Koch Arruti argazkilari ospetsua zen, aitona ere argazkilaria zen, Sigfrido Koch Bengoetxea, birraitona zen Willy Koch Schoneweiss pintore eta argazkilariaren semea.[5] Willy Koch birraitonak alemaniarra zen. Euskal Herrira etorri eta bertara ezkondu zen. Edurnerena Kochtarren laugarren belaunaldia da Euskal Herrian, gazteena.[1]

Birraitona Alemaniatik Donostiara mugitu zen 1898an eta argazki estudioa zabaldu zuen. Edurnek hautatu zuen negozioarekin jarraitzea aitak utzi behar izan zuenean. Akademian argazkigintzan ikasten hasi zen, baina aitarekin zuzenean ofizioa ikasteko aukerarik ez zuen izan gero, gaixotu egin baitzen. Aitarengandik txikitatik ikasi zuen ordea gauzak begiratzeko modua. Horrela, beraz, bat-batean negozioaren zama bere gainera etorri zen 19 urte bete berritan. Handik gutxira Euskaldunon Egunkarian lan egiteko aukera sortu zitzaiion eta bi lanetan batera denboraldi batez aritu zen, Baina azkenean negozioa izugarrizko zama bihurtu zenean, itxi behar izan zuen. Argazkilaritza digitala azaldu zenean, paperezkoa krisian sartu eta lan-baldintzak okertu zirenean (ordutegi finkorik gabe, asteburutan lanean, presioa, kaleratzeak...) zortzi urte pasatuta, utzi egin zuen. Denarekin moztu eta Nafarroara joan zen bizi izatera.

2010ean Donostiako Kutxa aretoan bere aita zen Sigfrido Koch Arrutiren omenezko erakusketa batean Koch leinuko hamabi argazkilariren argazkiak bildu zituzten: Willy Koch, Sigfrido Koch Bengoetxea, Carmen Koch Bengoetxea, Pablo Koch Bengoetxea, Willy Koch Bengoetxea, Alberto Schommer, Alberto Schommer García, Sigfrido Koch Arruti, Edurne Koch Elizegi, Nagore Koch Elizegi, Willy Koch Louvelli eta Marco Bialon Koch.

Kultur eragilea

2008az geroztik UEUko Iruñeko egoitzan lan egiten du, Nafarroako arduraduna da bera. Nafarroako jarduera akademikoaren diseinua egiten du eta martxan jarri gero.[2][6][7] Unibertsitateko mailako prestakuntzan funtsezko ekarpena egiten du UEUk Nafarroan euskaraz. 2018 eta 2020 urteen artean 36 ikastarotan milatik gora ikasle parte hartu zuen, ikastaro guztien artean 570 ordu bete zirela.[8][9][10]

Erreferentziak

  1. Sarasketa, Ane. (1999-11-25). «Koch, Koch eta Koch» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  2. Koch Elizegi, Edurne. (2020). UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  3. «"Inoiz iritsiko da euskal unibertsitate fisikoa, ziur"» Nafarroako Hitza 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  4. Ilintxeta, Reyes. (2017-10-22). «"Direna izatea baimentzen zaien lehen belaunaldia dira haur transexualak"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  5. Oiz, Joxan. «Sigfrido Koch hil egin da.» Berria.eus (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  6. Edurne Koch. UEUren Nafarroako arduraduna – Karrikiri. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  7. Berria. «| Gizartea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  8. UEU, Iruñeko ikastaroak. (2020). «ikastaroak :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea ::: Iruñea» www.ueu.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  9. Xaloa Telebista. (2018). Edurne Koch l UEUren doako ikastaroak. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  10. Xaloa Telebista. (2019). Edurne Koch | UEUko Udako ikastaroen eskaintza. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.