Edurne Iturbe
Edurne Iturbe Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1978) musikaria da.
Edurne Iturbe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | eskusoinu txikia |
Ibilbidea
Zortzi urterekin hasi zen trikitixa jotzen etxeko giroan zaletuta[1]. Trikitijolea izatez gain, musika irakaslea da 13 urte zituenetik[2]. Urretxu-Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako zuzendari izan zen[2].
Txapelketak
1990eko hamarkadan Euskal Herriko trikitixa txapalketa ugaritan parte hartu zuen trikitilari modura[3].
- 1992 Trikiti pieza berrien lehiaketa. Bigarren saria[1].
- 1993 Trikitilari gazteen txapelketa. Zarautz. Txapeldunak. Aitziber Estanga panderojole zuela.
- 1998 EITB Trikiti Lehiaketa.Txapeldunak. Andoni Elortza panderojole zuela[4].
- 1999 EITB Trikiti Lehiaketa. Txapeldunak. Oihane Irastorza panderojole zuela.
- 2000 EITB Trikiti Lehiaketa. Txapeldunak. Oihane Irastorza panderojole zuela.
Erreferentziak
- «Trikitixa gainontzeko musika tresnen pare egotea nahi dugu». (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- «Edurne Iturbe: "13 urte nituela hasi nintzen trikiti irakasle gisa" - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- «Soinuaren hotsa - Txapelketak» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- «Andoni Elortza eta Edurne Iturbe, EITB trikitixa txapelketan irabazle (044. alea)» Otamotz 1999-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.