Eduardo Txillida Beltzuntze

Eduardo Txillida Beltzuntze (Donostia, 1964ko martxoaren 15a) gipuzkoar pintorea da.

Eduardo Txillida Beltzuntze
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1964ko martxoaren 15a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaEduardo Txillida
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

Biografia

Eduardo Chillida Belzunce Eduardo Chillida eta Pilar Belzunceren semea da, zortzi seme-alabetan gazteena.

Bere zaletasunak eta etxeko giroak eraginda, txikitatik hasi zen marrazten eta margotzen, eta hamalau urterekin egin zituen lehen grabatuak Ignacio bere anaiaren lantegian. Pedro anaia nagusiaren estudioan trebatu zen eta, aldi berean, eskultura lantzen hasi zen. 1984an, hogei urterekin, Madrilgo Arte Ederretako Zirkulura joan zen Antonio Lópezen eskutik bere prestakuntza osatzera, baina hurrengo urtean izandako moto-istripu larri baten ondorioz, eskultura utzi behar izan zuen eta margotzen hasi zen, ezkerreko eskuaz.

1986an Madrilera joan zen eta 1987an New Yorkera non sei hilabete egon zen. Lehen bakarkako erakusketa 1988an egin zuen Donostiako Galeria 16en, eta orduz geroztik, ia urtero jarri ditu bere lanak ikusgai, Donostiako Galeria 16an bertan eta Madrilgo Nieves Fernández galerietan gehienbat, baita Finlandian, Santanderren, Bilbon eta Bartzelonan ere. Madrilgo Arco Arte Garaikidearen azokaren edizio askotan parte hartu du, eta taldekako erakusketa ugari egin izan du azken urteotan, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. Grabatua eta margolanak tartekatuz, haren pinturetan indar handiko presentzia dute bere Igeldoko etxeak, eta bertatik begien aurrean dituen Igeldok eta Donostiako badiak, betiere paisaia guztiz pertsonal eta argitsuetan islatuak.

Susana Álvarez publizitate-eragilearekin ezkondua dago 1991 geroztik. Lau seme-alabak dituzte. Haren emazteak erakusketak antolatzen laguntzen dio.[1]

"Beste aldean"

"Beste aldean" murala.

"Beste aldean" murala Donostiako Alde Zaharran dago jarrita, San Telmo museoaren ondoan, Zuloaga plazan. 2004an margotuta, leihoa dagoen tokitik itsasoraino luzatuez gero ikusiko genukeen paisaia irudikatzen du.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

(Ingelesez) (Gaztelaniaz): Margolariaren webgune ofiziala.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.