Eduardo Paolozzi
Sir Eduardo Luigi Paolozzi (Leith, Edinburgh, 1924ko martxoaren 7a - Londres, 2005eko apirilaren 22a) eskoziar eskultorea izan zen. Pop-art delakoaren aitzindarietako bat izan zen.
Edinburghen jaio zen etorkin italiarren familia batean. 1940an hiru hilabetez giltzaperatua izan zen italiar gerra deklarazioaren ondoren. Aitona, aita eta osaba Kanadara bidali zituzten, eta hil egin ziren naziek itsasontzia hondoratu zutenean.
Arte ikasketak egin zituen Edinburghen eta Londresen, eta Parisen lan egin zuen 1947 eta 1949 artean. Han ezagutu zituen Jean Arp, Alberto Giacometti, Constantin Brâncuși, Georges Braque eta Fernand Léger. Londresera itzuli eta Chelsean ezarri zuen ikasgela. Aurkitutako material eta objektu mota guztiak erabili zituen bere lanean. 1952an Talde Independentea sortu zuen, pop-art delakoaren aitzindaria.
Eskultura eta zeramika irakatsi zituen Hanburgon, Berkeleyn eta Londresen eta sarritan lan egin zuen Alemanian. Arte grafikoetan ere lan egin zuen, estilo berritzailearekin.
Iruditegia
- Tottenham Court Road Station