Eduardo Noriega

Eduardo Noriega Gómez (Santander, Kantabria, 1973ko abuztuaren 1a) espainiar aktore bat da.

Eduardo Noriega

Bizitza
JaiotzaSantander, 1973ko abuztuaren 1a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

eduardonoriega.com
IMDB: nm0635330 Allocine: 24991 Allmovie: p270896
Twitter: Norihouse Instagram: ed_n Edit the value on Wikidata

Biografia

1973ko abuztuaren 3an Kantabriako Santander hiriburuan jaio zen. Eduardo zazpi anaietan txikiena da, eta haietatik antzezpenean jardun izan duen bakarra. Bere lehenbiziko bokazioa musika izan zen, horregatik bere hiriko kontserbatorioan bost urtez solfeoa, armonia, korala eta pianoa ikasi zituen.

Urteak igaro ala, bere aukerak zabaldu nahi izan zituen eta Madrilgo Arte Dramatiko Ikastetxera antzezpena ikastera joan zen. Zinemako bere lehenbiziko urratsak hainbat zuzendari hasi berriren film laburretan parte hartuz egin zituen. Zuzendari haietako bat Alejandro Amenabar izan zen, eta harekin batera geroago bi film luze egingo zituen.

Noriegak denbora gutxi behar izan zuen espainiar zinemagintzako panoramaren barnean bere lekua egiteko, Tesis filman parte hartu zuen, baina batez ere Abre los ojos filman bere lehenbiziko paper nagusia antzeztu eta bere aurreneko Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendapena lortu zuen. Beranduago, 2005an El Lobo filman ere paper nagusia antzeztu eta berriz ere Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendatua izan zen.

Bere lehenbiziko filma 1994an Montxo Armendariz nafar zuzendariak zuzendutako Historias del Kronen izan zen.

Ordudanik, Eduardok hainbat filma arrakastatsutan parte hartu du, esate baterako Mateo Gilen Nadie conoce a nadie edota Guillermo del Tororen El espinazo del diablo filmak.

Marcelo Piñeyro argentinarraren Plata Quemada filman Leonardo Sbaraglia aktorearekin bat poliziarengandik ihesi zihoan lapur bat antzeztu zuen.

Filmografia

Film luzeak

UrteaFilmaZuzendaria
2011BlackthornMateo Gil
2011GigolaLaure Charpentier
2010AgnosiaEugenio Mira
2010El mal ajenoOskar Santos
2009Petit indiMarc Recha
2008TranssiberianBrad Anderson
2008En el punto de miraPete Travis
2007Canciones de amor en Lolita's ClubVicente Aranda
2006AlatristeAgustín Díaz Yanes
2005El métodoMarcelo Piñeyro
2005Che GuevaraJosh Evans
2004 El LoboMiguel Courtois
2004 Mon angeSerge Frydman
2004 SouliAlexander Abela
2003Las manos vacíasMarc Recha
2002NovoJean-Pierre Limosin
2002GuerrerosDaniel Calparsoro
2001El espinazo del diabloGuillermo del Toro
2001VisionariosManuel Gutiérrez Aragón
2000Plata quemadaMarcelo Piñeyro
2000El invierno de las anjanasPedro Telechea
2000Carretera y mantaAlfonso Arandia
1999Nadie conoce a nadieMateo Gil
1998La fuente amarillaMiguel Santesmases
1998Cha-cha-cháAntonio del Real
1997Abre los ojosAlejandro Amenabar
1996Más allá del jardínPedro Olea
1996TesisAlejandro Amenabar
1996Cuestión de suerteRafael Moleón
1995Historias del KronenMontxo Armendariz

Film laburrak

UrteaFilmaZuzendaria
1999Allamiento de moradaMateo Gil
1996CitaLuis López Varona
1995DavidCarlos Montero
1994Una historia másDoménicao Ciolfi
1994Soñé que te matabaMateo Gil
1993LunaAlejandro Amenabar
1993En casa de DiegoCarlos Montero

Telebista

  • Colegio Mayor: 1994ko Telemadrid kateko telesaila
  • Colegio Mayor: 1996 - 1997ko TVE kateko telesaila
  • Shweppes freskagarriaren iragarkia: 2007

Sariak eta izendapenak

Goya Sariak

UrteaKategoriaFilmakEmaitza
2004Goya Saria Gizonezko Antzezpen OnenariEl LoboHautagaia
1998Gizonezko Antzezpen Protagonista OnenaAbre los ojosHautagaia

Platako Fotogramak

UrteaKategoriaFilmaResultado
2004Platako Fotogramak Zinema Aktore OnenariEl LoboHautagaia
2001Zinema Aktore OnenariEl espinazo del diablo
Visionarios
Hautagaia
2000Zinema Aktore OnenariCarretera y manta
El invierno de las anjanas
Plata quemada
Candidato
1998Zinema Aktore OnenariCha-cha-cháHautagaia

Aktoreen Batasuna ("Unión de Actores")

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2008Zinemako Bigarren Aktore OnenaTranssiberianHautagaia
  • AICA Zinemaldiko Aktore Onena, Luna filma, zuzendaria: Alejandro Amenabar (1994).
  • Alcalá de Henaresko Zinemaldiko Aktore Onena, Luna filma, zuzendaria: Alejandro Amenábar (1994).
  • Aguilar de Campoóko Aktore Onena, Allanamiento de morada filma (1999).
  • Menorcako Zinemaldiko Aktore Onena, La fuente amarilla filma (1999).
  • 2001eko Europar Errebelazioa, Canneseko Zinemaldia (2001).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.