Eduardo Moreiras
Eduardo Moreiras Collazo (Quiroga, 1914ko urtarrilaren 3a - Vigo, 1991ko apirilaren 28a) galiziar idazlea izan zen. Moreirasen gai gustukoena itsasoa zen. Mensajes de Poesía aldizkariaren sortzaile eta bertako zuzendari izan zen. Lehenengo liburuak gaztelaniaz idatzi zituen: El bosque encantado (1947, Oihan sorgindua), Éxtasis (1948), Los oficios (1952, Lanbideak). Ondoren galegoz idazten hasi zen: A realidade esencial (1955), Paisaxe en rocha viva (1958), eta Os nobres carreiros (1970). Moreirasen poesiaren erakusgarri bikaina ageri da Miguel González Garcésen Poesía gallega contemporánea antologian (1974). Itzulpena ere landu zuen: 1955ean gaztelaniara itzuli zituen Paul Éluarden poemak.
Eduardo Moreiras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quiroga, 1914ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Vigo, 1991ko apirilaren 28a (77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luz Pozo Garza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Galega |
Lanak
Gaztelaniaz
- El bosque encantado, 1947.
- Éxtasis, 1948.
- Los amantes, 1949 (argitaratu gabe).
- Los oficios, 1952.
Galizieraz
- A realidade esencial, 1955 (poesia)
- Paisaxe en rocha viva, 1958 (poesia)
- Os nobres carreiros, 1970 (poesia)
- Follas de vagar. Xornal (1969-1970), 1972 (egunkaria)
- Primaveira no Lor, 1974 (bilduma)
- Fogo soltó, 1976 (bilduma)
- O libro dos mortos, 1979 (poesia)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.