Eduardo Kentekoa (1767-1820)
Eduardo printzea, Kent eta Strathearneko dukea, (Edward Augustus; 1767ko azaroaren 2a – 1820ko urtarrilaren 23a), Jurgi III.a erregearen laugarren semea eta bosgarrena umea izan zen. Eduardoren alaba bakarra, Viktoria, Erresuma Batuko erregina bihurtu zen Eduardo hil eta 17 urtera.
Eduardo Kentekoa (1767-1820) | |||||
---|---|---|---|---|---|
1799ko irailaren 5a -
1799ko apirilaren 24a - 1820ko urtarrilaren 23a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Buckingham jauregia, 1767ko azaroaren 2a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma | ||||
Bizilekua | Kensington jauregia | ||||
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra | ||||
Heriotza | Sidmouth (en) , 1820ko urtarrilaren 23a (52 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St George's Chapel, Windsor (en) | ||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||
Familia | |||||
Aita | Jurgi III.a Erresuma Batukoa | ||||
Ama | Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Viktoria Saxonia-Coburg-Saalfeldekoa (1818ko maiatzaren 29a - ezezaguna) | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | |||||
Leinua | House of Hanover (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra eta aristokrata | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||||
Gradua | field marshal (en) soldadu | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Ingalaterrako Eliza | ||||
Eduardo printzea Kent eta Strathearn Dukea eta Dublingo Earlea tituluak jaso zituen 1799ko apirilaren 23an, eta aste batzuk geroago, Ipar Amerikako Itsaso Probintzietako Britainiar indarren komandante nagusia.[1] 1802ko martxoaren 23an, Gibraltarko gobernadore izendatu zuten, hil arte nominalki mantendu zuen postua.
Eduardo izan zen errege familiako kideen artean Ipar Amerikan denbora batez bizi izan zen lehenengoa (1791 – 1800) eta, 1794an, Ameriketako Estatu Batuen independentziaren ostean, herrialdean sartu zen lehen printzea; bidaia oinez egin zuen Kanada Beheretik Bostonera. Esaten da bera izan zela kanadar hitza erabiltzen lehenengoa, bertan bizi ziren frantziar zein ingeles kolonoak izendatzeko, 1792ko ekainaren 27an. Charlesbourgeko (Kanada Beherea) hauteskunde-zentro batean bi taldeen arteko liskarra baretzeko ahaleginean erabili zuen Printzeak hitza.[2] XXI. mendean, "Koroa kanadarraren aita" deitu izan diote, Kanadaren garapenean izan duen eraginagatik.[3]
Genealogia
Erreferentziak
- Whitehall, 17 May 1799.
The King has been pleased to appoint His Royal Highness General Edward Duke of Kent, K.G. to be General and Commander in Chief of His Majesty's Forces in North America, in the Room of General Robert Prescott. London Gazette issue 15133, page 458, published 14 May 1799. - Nathan Tidridge, "Prince Edward, Duke of Kent: Father of the Canadian Crown (Toronto, Dundurn Press, 2013), 90.
- Michael Taube, "A Neglected Royal" (Toronto: Literary Review of Canada, 2013), 43.