Eduardo Gil Bera

Eduardo Gil Bera (Tutera, Nafarroa, 1957ko abenduaren 11) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak eman ditu inprentara.

Eduardo Gil Bera
Bizitza
JaiotzaTutera, 1957ko abenduaren 11 (66 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Inguma: eduardo-gil-bera Literaturaren Zubitegia: 54

Ibilbide literarioa

Asko eta kritikarien ustez kalitate handiko lanak idatzi ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, eta hori dela eta, euskal idazle sarituenetako bat da: Xalbador saria (1987, 1989), Irun Hiria saria (1988), Axular saria (1988), Azkue saria (1990), Orixe saria (1992), Miguel de Unamuno saria (1994) eta Alfonso X El Sabio saria (2002), besteak beste.[erreferentzia behar]

Literaturaren alor gehienak landu ditu:

  • saiakera (Atea bere erroetan bezala (1987), O tempora! O mores! (1988), Fisikaz honatago (1989), A este lado (1993), El carro de heno (1994), Sobre la marcha (1996), Paisaje con fisuras (1999), Los días de enmedio (2002),
  • eleberria (Os quiero a todos, 1997; Todo pasa, 2000),

2001ean Pio Barojaren biografia bat eman zuen argitara, Baroja o el miedo, eztabaida ugari sortu dituena Barojaren inguruko mitoa gezurrean oinarritu dela eta Barojak berak sortutako mito gezurrezkoa, bere familiak Julio Caro Baroja ilobak, gehienbat, iraunarazi duela esaten baitu lan horretan.

2004an Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen, Historia de las malas ideas (2003) lanarengatik.

Lan nabarmenduak

Biografia

  • (Gaztelaniaz) Baroja o el miedo (2001, Península).

Nobela

  • (Gaztelaniaz) Os quiero a todos (1997, Pre-Textos).

Saiakera

  • Atea bere erroetan bezala (1988, Pamiela).
  • Hortus Botanicus (1989, GAK).
  • O tempora! O mores! (1989, Pamiela).
  • Fisikaz honatago (1990, Pamiela).
  • (Gaztelaniaz) Historia de las malas ideas (2003, Destino).

Haur eta gazte literatura

  • Murtxanteko lapurrak (1988, Pamiela): Asun Arriazu ilustratzailearekin elkarlanean.
  • Patziku parranda (1989, Pamiela): Asun Arriazurekin elkarlanean.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    • Erriberar ezagunak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.