Eduardo García de Enterría

Eduardo García de Enterría y Martínez-Carande (Ramales de la Victoria, Kantabria, Espainia, 1923ko apirilaren 27a - Madril, 2013ko irailaren 16a) legegizona eta abokatua izan zen.

Eduardo García de Enterría
katedradun

1962 -
katedradun

Bizitza
JaiotzaRamales de la Victoria, 1923ko apirilaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2013ko irailaren 16a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)José Luis Piñar Mañas (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea, unibertsitateko irakaslea, abokatua, legelaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Estatu Kontseilua
Valladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Real Academia Española
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Colegio Libre de Eméritos (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli

Bizitza

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bartzelonako eta Madrilgo unibertsitateetan. 1957an, Valladolideko Unibertsitateko zuzenbide-katedra eskuratu zuen, eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedraduna da 1962az gero. 1978an, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Epaitegiko epaile izendatu zuten, eta, zeregin horrekin batera, Gobernuaren aholkulari gisa jardun zuen 1979tik 1986ra, UCD eta PSOE alderdiak gobernuburu zirela. Legegintzaldi haietan, estatuaren lurralde-antolaketa arautzeko zenbait lege idazten eta eratzen parte hartu zuen, 1978ko Espainiako Konstituzioak agintzen zuenari jarraituz; esate baterako, Autonomien Legea sortu zuen. 1988an, Zuzenbide eta Ekonomiako Madrilgo Eskola Librea sortu zuen, Enrique Fuentes Quintana katedradunarekin batera.

Lan horietaz gainera, ikerketa-lan garrantzitsuak egin ditu. Zuzenbide administratiboari buruz osatutako teoriek eragin handia izan dute Espainian eta, bereziki, Latinoamerikan. Estatuko eta atzerriko hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak, eta liburuak idatzi ditu zuzenbide administratiboari buruz, besteak beste, Curso de Derecho Administrativo. 1970ean, Real Academia de Jurisprudencia y Legislación erakundeko kide izendatu zuten, eta, 1994an, berriz, Real Academia Españolakoa. 1984an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Lanak

30 liburu baino gehiago idatzi ditu, tartean Tomás Ramón Fernándezekin batera idatzitako eta bi liburuki dituen Curso de Derecho Administrativo, zuzenbide-ikasle belaunaldi askok ikasia.

Beste lan nabarmenak honakoak dira:

  • Revolución Francesa y Administración contemporánea
  • Legislación delegada, potestad reglamentaria y control judicial
  • Las formas comunitarias de propiedad forestal y su posible proyección futura
  • La administración española
  • La lengua de los derechos
  • La lucha contra las inmunidades del Poder en el Derecho administrativo
  • La batalla por las medidas cautelares
  • Código de las Leyes Administrativas
  • La responsabilidad patrimonial del Estado legislador en el Derecho español
  • Democracia, jueces y control de la Administración
  • La Constitución como norma y el Tribunal Constitucional
  • Los principios de la nueva Ley de Expropiación Forzosa
  • La responsabilidad patrimonial del Estado legislador en el Derecho español
  • Legislación delegada, potestad reglamentaria y control judicial
  • Código de la Unión Europea
  • Las transformaciones de la justicia administrativa
  • Hamlet en Nueva York: Autores, Obras, Paises. Escritos Literarios
  • de Montañas y Hombres
  • Fervor de Borges


Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.