Eduardo Galeano
Eduardo Germán María Hughes Galeano (Montevideo, 1940ko irailaren 3a - ib., 2015eko apirilaren 13a[1][2]) uruguaiar kazetari eta idazlea izan zen. Hainbat literatura genero nahasi zituen, hala nola, dokumentala, fikzioa, kazetaritza, analisi politikoa eta historia. Hala ere, egileak berak historialaria izatea ukatu zuen: «oroitzearekin obsesionatutako idazlea naiz, gauza guztien gainetik Amerikaren iragana oroitzearekin, eta horren gainetik Latinoamerikarena, amnesiara kondenatutako lurra.». Haren liburuak hizkuntza askotara itzuliak izan dira.
Eduardo Galeano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Germán María Hughes Galeano |
Jaiotza | Montevideo, 1940ko irailaren 3a |
Herrialdea | Uruguai |
Bizilekua | Montevideo |
Heriotza | Montevideo, 2015eko apirilaren 13a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Helena Villagra (en) (1976 - 2015eko apirilaren 13a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Kazetari gisa lan egin zuen oso gaztetatik, 14 urte zituenez geroztik. Lehenengo lanak El Sol astekari sozialistan eman zituen argitara: marrazkiak eta karikatura politikoak kaleratu zituen, Gius izengoitiaz sinatuak. Montevideoko Marcha astekariko erredakzio burua izan zen 1961 eta 1964 urteen artean, eta Época egunkariaren zuzendari ondoren, 1966. urtea arte. 1964tik 1973ra Uruguaiko Unibertsitateko argitalpenen zuzendari izan zen, baina urte hartan Argentinara erbesteratu zen, Juan María Bordaberry lehendakariak militarrei zenbait eskumen eman zizkielarik. Argentinan Crisis aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. 1976. urtean, ordea, Argentinatik ihes egin behar izan zuen eta Espainiara erbesteratu zen. Azkenik Uruguaira itzuli zen, 1985ean, hauteskunde demokratikoak egin zirenean.
Idazgintza
Galeanoren literatura Latinoamerikako egoera politikoak eta errealitateak markatua da erabat. Bere lan nagusien artean azpimarratzekoak dira Los días siguientes (1963, «Ondorengo egunak»), Las venas abiertas de América Latina (1971, «Latinoamerikaren zain urratuak»), Días y noches de amor y de guerra (1978, «Maitasun eta gerrako egunak eta gauak») eta Memorias del fuego (1982, «Suaren memoriak»). Memorias del fuego trilogia osatzen duten obrak dira Los nacimientos («Jaiotzak»), Las caras y las máscaras («Aurpegiak eta mozorroak») eta El siglo del viento («Haizearen mendea»), eta Amerikaren historiaren, poesiaren eta ipuin fantastikoaren sintesia erakusten dute, egileak berak dioen bezala.
1998. urtean Patas arriba. La escuela del mundo al revés («Hankaz gora. Mundu irauliaren eskola») argitaratu zuen; munduko ekonomiaren egoera larriaren azterketa egiten du lan horretan, eta Hegoaldearen ikuspegitik mintzo da, Iparraldearen jarrera salatuz.
Liburuak
- Los días siguientes (1963)
- China (1964)
- Guatemala (1967)
- Reportajes (1967)
- Los fantasmas del día del léon y otros relatos (1967)
- Su majestad el fútbol (1968)
- Las venas abiertas de América Latina (1971)
- Siete imágenes de Bolivia (1971)
- Violencía y enajenación (1971)
- Crónicas latinoamericanas (1972)
- Vagamundo (1973)
- La cancion de nosotros (1975)
- Conversaciones con Raimón (1977)
- Días y noches de amor y de guerra (1978)
- La piedra arde (1980)
- Voces de nuestro tiempo (1981)
- Memoria del fuego (1982-1986)
- Aventuras de los jóvenes dioses (1984)
- Ventana sobre Sandino (1985)
- Contraseña (1985)
- El descubrimiento de América que todavía no fue y otros escritos (1986)
- El tigre azul y otros artículos (1988)
- Entrevistas y artículos (1962-1987) (1988)
- El libro de los abrazos (1989)
- Nosotros decimos no (1989)
- América Latina para entenderte mejor (1990)
- Palabras: antología personal (1990)
- Ser como ellos y otros artículos (1992)
- Amares (1993)
- Las palabas andantes (1993)
- úselo y tírelo (1994)
- El fútbol a sol y sombra (1995)
- Patas arriba/ la escuela del mundo al revés (1998)
- Bocas del Tiempo (2004)
- El Viaje (2006)
- Carta al señor futuro (2007)
- Espejos (2008)
- Los hijos de los días (2011)
- Selva Vida (2014)
Euskarara itzuliak
- Harria sutan Luis de Horna il.; Joxantonio Ormazabal itz., (Elkar, 1983) ISBN: 84-7529-059-0
- Istorio hiperlaburrak (Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso eta Julio Cortazar-en hainbat ipuin jasotzen ditu liburuak; Itzultzailea: Gerardo Markuleta; Erein, 1995)
- Hitz ibiltariak (Las palabras andantes; Itzultzailea: Gerardo Markuleta; Txalaparta, 2000)
- Ispiluak. Mundu ia ororen historia (Espejos. Una historia casi universal; Itzultzailea: Xabier Alegria; Txalaparta, 2013)[3][2]
- Emakumeak. Mujeres. Itzultzailea: Mikel Vilches Plaza; Txalaparta, 2019)[4][5]
- Latinoamerikaren zain urratuak. (Itzultzailea: Iñaki Alegria; Udako Euskal Unibertsitatea, 2021)[6]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/4/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Eduardo Galeano uruguaitar idazlea hil da. Eitb.eus.
- Erostarbe, Gorka. (2015-04-13). Eduardo Galeano hil da, 74 urterekin, Montevideon. Berria.eus.
- Euskarari ekarriak, armiarma
- Eslava, Ane. «Galeanok miresten zituen emakumeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- «‘Emakumeak’ aukera ezin egokiagoa da Galeanoren estilo eta mundu-ikuskera ezagutzeko» Euskal Irrati Telebista 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- Arrese, Gorka. «Inoiz ere ez dira zoriontsuak izango» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Eduardo Galeano |
- Euskarari ekarriak: Eduardo Galeano Ekarriak.armiarma.eus
- (Gaztelaniaz) Eduardo Galeano bere testuak irakurtzen Youtube.com