Eduardo Dato kalea
Eduardo Dato kalea, herri hizkeran Dato kalea, Arabako Gasteiz hiriburuko kale ospetsu eta nabarmenetakoa da.
Eduardo Dato kalea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′N 2°40′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Eduardo Dato |
Arkitektura | |
Izena
Izena Eduardo Dato Iradier politikariaren omenez darama.
Kokalekua
Zabalgunean dago, Posta kalean hasten da eta Gasteizko tren geltokia dagoen Geltoki plazatxora iristen da. Alava jeneralaren, San Prudentzio, Florida eta Manuel Iradier kaleak zeharkatzen ditu. 455 metro inguruko luzera du.
Historia
Betiere Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera[1], hasieran, gaur egungo Dato kaleak Geltokiaren kalea izena zuen. 1867ko agirietan agertzen da lehen aldiz eta 1916. urterarte izen horrekin mantendu zen. Urte horretan hartu zuen gaur egun duen izena: Eduardo Dato kalea.
- Dato kalea.
- Etxebizitza.
- Ibiltaria eskultura.
- Zezenlaria eskultura.
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |