Eduardo Cadenas
Eduardo Cadenas Camino (Santander, c. 1903 - Sevilla, 1980ko ekainaren 30a)[1] espainiar politikari falangista izan zen, Gerra Zibilean Arabako eta Sevillako gobernadore zibila izandakoa.
Eduardo Cadenas | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1938ko abenduaren 4a - 1939ko azaroaren 13a ← Pedro Gamero del Castillo (en) - José Tomás Valverde Castilla (en) →
1938 - 1938 ← Eladio Espartza - Francisco Sáenz de Tejada →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Santander, 1903 | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Sevilla, 1980ko ekainaren 30a (76/77 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta estatuaren abokatua | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Falange Española y de las JONS FET y de las JONS |
Biografia
Jatorriz santandertarra, Carlos de la Lastrarekin ahaidetuta zegoen.[2]
Sevillako Udaleko alkateorde,[3] Estatuaren abokatu[4] eta, dirudienez, «camisa vieja»,[3] Gerra Zibilean matxinatutako bandoaren Eskualde Suntsituen Zerbitzu Nazionalerako lan egin zuen.[4] 1938an Arabako gobernadore zibil izendatu zuten.[3] Hala ere, ez zen Arabako falangisten buru, kargua José María Arestiren eskuetan izan baitzen.[5] Bere agintaldi laburrean, matxinatuen aldeko sektoreak bateratzen saiatu zen, bake instituzional erlatibo bat lortuz.[6]
Araban gobernadore zibil kargua utzi ondoren, 1938ko abenduaren 3an Sevillako gobernadore zibil izendatu zuten.[7] Bigarren postu honetan, aldi berean, gobernadore zibil eta FET eta JONS probintzietako buruzagi bezala aritu zen.[4] Gobernadore zibil bezala, Ondasunen gatibutzarako Batzorde Probintzialaren buru izan zen,[8] errepresio ekonomikoaz arduratzen zena, ondasunak frankismoaren auziei besterenduz. 1939ko azaroaren 9an, jada gerra ostena, kargutik kendu zioten.[7]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Esquela» ABC (Madril): 62. 1980/07/17.
- Ponce Alberca 2008, 86 orr. .
- Cantabrana Morras 2005, 140 orr. .
- Ponce Alberca & García Bonilla 2008, 27 orr. .
- Cantabrana Morras 2005, 169 orr. .
- Cantabrana Morras 2005, 140-141 orr. .
- Ponce Alberca & García Bonilla 2008, 33 orr. .
- Rosa Félix 2013, 120 orr. .
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Cantabrana Morras, Iker. (2005). Lo viejo y lo nuevo: Diputación-FET de las JONS. La convulsa dinámica política de la "leal" Álava (Segunda parte: 1938-1943). Gasteiz: Antso Jakituna Fundazioa, 139-169 or. ISSN 1131-5350..
- (Gaztelaniaz) Ponce Alberca, Julio; García Bonilla, Jesús. (2008). Julio Ponce Alberca ed. Guerra y poder. Los gobernadores civiles en Andalucía (1936-1939). in: Guerra, Franquismo y Transición. Los gobernadores civiles en Andalucía (1936-1979). Sevilla: Fundación Centro de Estudios Andaluces, 7-58 or. ISBN 978-84-691-6712-0..
- (Gaztelaniaz) Ponce Alberca, Julio. (2008). Julio Ponce Alberca ed. Guerra y poder en la Andalucía del Franquismo. Gobiernos y gobernadores civiles (1936-1975). in: Guerra, Franquismo y Transición. Los gobernadores civiles en Andalucía (1936-1979). Fundación Centro de Estudios Andaluces; Consejería de la Presidencia de la Junta de Andalucía, 59-119 or. ISBN 978-84-691-6712-0..
- (Gaztelaniaz) Rosa Félix, Antonio. (2013). «Represión en Sevilla: el tribunal de responsabilidades políticas (Fondo del Archivo Histórico Provincial de Sevilla)» Revista de Humanidades 20: 105-130. ISSN 1130-5029..