Eduard Suess
Eduard Suess (1831ko abuztuaren 20a - 1914ko apirilaren 26a) austro-britaniar geologoa izan zen, Alpeen geografian aditua. Jada galduak dauden ezaugarri geografiko bi aurkitu zituen: Gondwana superkontinentea (1861an proposatua) eta Tetis ozeanoa.
Eduard Suess | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1890) | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1831ko abuztuaren 20a | ||||
Herrialdea | Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa Austria | ||||
Heriotza | Viena, 1914ko apirilaren 26a (82 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Marz (en) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | paleontologoa, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta geologoa | ||||
Lantokia(k) | Viena | ||||
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Bavariar Akademia Göttingengo Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Austriako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Royal Physiographic Society in Lund (en) Accademia delle Scienze di Torino Frantziako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Constitutional Party (en) |
Biografia
Londresen jaioa, hiru urte zituela haren familia Pragara joan zen eta hamalau urte zituela Vienara. Gaztetik geologian interesatua, haren lehen lana argitaratzen zuen 19 urterekin (Karlovy Varyen geologiari buruz, Txekiar Errepublika orain). 1857. urtean geologiako irakaslea zen Vienako Unibertsitatean, eta hortik aurrera garatzen joan zen Afrikako eta Europako kontinenteei buruzko teoria eta heldu zen ondorio batera: Alpeak ozeanoaren azpian egon dira. Erabat egia izan ez arren, (ez direlako aurkitu plaka tektoniko horiek) nahiko gertu egon zen eta gaur egun Ozeano Tethys deitzen den kreditua eman zioten 1893an.
Berriro hau ez da erabat zuzena, Suessek pentsatzen zuen ozeanoek urpetu zituztela Lur hauen arteko espazioak, baina bereizi egin ziren. Hala ere, gaur pentsatzen denaren nahiko antzekoa denez oinarriaren ezagutza eman zioten.
Haren bigarren aurkikunde nagusia glossopterisa izan zen, Hego Amerikan , Afrika, eta Indiako fosiletan aurkituak. Hiru Lurralde hauek superkontinente batean lotuak egon zirela zioen eta Gondwanaland deitu zuen.