Eduard Punset
Eduard Punset Casals, Eduardo izenez ere ezaguna (Bartzelona, 1936ko azaroaren 20a - Bartzelona, 2019ko maiatzaren 22a) kataluniar abokatua, ekonomialaria eta zientzia hedatzailea izan zen. Espainiako Trantsizio Demokratikoaren garaian UCD eta gerora CDS alderdietako politikaria izan zen, baita Kataluniako Generalitateko Ekonomia eta Finantza kontseilaria ere.
TVEko zientzia dibulgazio Redes edo Redes 2.0 izenburupeko programa asko zuzendu eta aurkeztu zituen 1996 eta 2014. urteen artean. Gehienak orain erraz topatu daitezke Interneten.
Biografia
Alt Empordà eskualdeko Cistella herriko medikuaren semea zen. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta Londresko Unibertsitatean Zientzia Ekonomiako masterra burutu zuen.
Idazlan nabarmenak
- ¿Por qué somos como somos? (2008)
- El alma está en el cerebro. Radiografía de la máquina de pensar. 2006
- El viaje a la felicidad: Las nuevas claves científicas. 2005
- Cara a cara con la vida, la mente y el universo. 2004
- Adaptarse a la marea. La selección natural en los negocios. 2004
- Manual para sobrevivir en el siglo XXI. 2000
- Information resources & corporate growth (beste autore batzuekin batera idatzia). 1989
- La España Impertinente. 1986
- España: sociedad cerrada, sociedad abierta. 1982
- La salida de la crisis . 1980
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduard Punset |
- Eduard Punseten webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.