Eduard Limonov

Eduard Veniaminovitx Limonov, benetako izenaz Eduard Veniaminovitx Savenko, (Dzerzhinsk, Errusia, 1943ko otsailaren 22a - Mosku, Errusia, 2020ko martxoaren 17a) errusiar idazlea, poeta eta politikaria izan zen.

Eduard Limonov

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЭдуард Вениаминович Савенко
JaiotzaDzerzhinsk, 1943ko otsailaren 22a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1943 -  1974)
aberrigabea  (1974 -  1987)
 Frantzia  (1987 -  2011)
 Errusia  (1992 -
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku, 2020ko martxoaren 17a (77 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaH.S. Skovoroda Kharkiv National Pedagogical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Disidentzia, politikaria, poeta, giza eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)L'Humanité
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza25 January Committee (en) Itzuli
MugimenduaPostmodernitatea
Izengoitia(k)Лимонов eta Дед Лимон
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
opinion journalism (en) Itzuli
kontakizun laburra
saiakera
Hiltamua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBeste Errusia
Socialist Workers Party (en) Itzuli
Alderdi Nazional Boltxebikea

limonov2012.ru eta limonow.de
IMDB: nm2340645 Facebook: eduard.limonov Twitter: LIMONOV_EDUARD Instagram: eduard_limon Telegram: eduardlimonov VK: id193729744 Discogs: 2118536 Find a Grave: 208506307 Edit the value on Wikidata

1993an Alderdi Nazional Boltxebikea sortu zuen eta alderdiko presidentea izan zen 2007ko abuztuaren 7ra arte, Errusiako Auzitegi Gorenak alderdia legez kanpo utzi zuenean. 2010ean Beste Errusia alderdi politikoa sortu zuen eta alderdiko presidentea izan zen hil zen egunera arte.

Emmanuel Carrèrek bere bizitza kontatu zuen Limonov eleberri biografikoan. “Bere engaiamenduak zein bizi ibilbideak XX. Mendearen bigarren zatiko gorabeherak irudikatzen ditu”[1] Emmanuel Carrère-en erranetan.

2020ko martxoaren 17an hil zen 77 urte zituela.

Biografia

Haurtzaroa eta gaztaroa

Eduard Limonov Dzerkinsk-en sortu zen, SESB-en (gaurko Errusian), baina Kharkov-en (gaurko Ukrainian) iragan zuen haurtzaroa. Aita NKVD-ko ofizierra zen, baina ez zuen Bigarren Mundu Gerran parte hartu.

Gaztetan, Eduardek karrera militarra amesten zuen baina ideia hau baztertu behar izan zuen bere miopiarengatik. Kharkoveko auzoetako delinkuenteen artean egon ondoan, tokiko sasi-intelektualekin erregimenak debekatu liburuak, samizdatak trukatzen zituen.

New-York

1974an Amerikako Estatu Batuetara iritsi zen. New Yorkeko mugimendu undergroundetan ibili zen. Diru gutirekin bizi zen baina jende anitzen ezagutza egin zuen. Gizon beltz batekin Central Parken ukan harreman sexual batek bere autobiografiari izena eman zion, Poetak beltz handiak nahiago ditu.

Paris

1980an, Parisen instalatu zen. Politika eta literatur zirkuluetan ibiltzen zen. Bertan eraiki eta garatu zuen bere pentsaera ideologiko-politikoa. L’Humanité egunkari komunistan idazten zuen, baita eskuin muturreko aldizkarietan ere.

Berlineko murruaren erorketa denboran Gorbatxov-en eta amerikar inperialismoaren kontrako herra adierazi zion munduari.

Serbiako gertakaria

1992an, Sarajevoko setioaren denboran, Limonov filmatu zuten Sarajevo metrailatzen, Slobodan Milošević eta Radovan Karadžić buruzagi serbiarrak miresten zituela.

Frantziako argitaletxeek bizkarra eman zioten, eta disidente errusiarraren jokamoldea aho batez gaitzetsia izan zen Frantzian.

XXI. mendean

2000 urteetan, Limonov Errusiako plaza mediatiko eta politikoan berriz agertzen da Alexander Duginekin batera Alderdi Nazional Boltxebike sortzen dutenean[2]. 2001ean preso sartua da bi urtez bere ekintza politiko-militarrengatik. Liburu batzuk idazten ditu garai hartan, bereziki Uraren liburua. Espetxeratze honek eta ondokoek, disidente politikoaren estatutua berriz eskaintzen diote munduan zehar, Mendebaldean rock ikono glamour bilakatzeraino.

2010 urteetan, Beste Errusia (Drugaya Rossiya) mugimenduaren protagonistetako bat bilakatzen da, Gari Kasparov-ekin batera. Manifestatzeko eskubide konstituzionala errespetatzea eskatzen dute besteak beste.

2020ko martxoaren 17an hil da 77 urte zituela, minbiziaren ondorioz.

2011an galdekatua izan zen bere ibilbide kaotikoari buruz. Orduan adierazi zuen bizitza mito greko bat bezala bizi zuela, konfliktoa biziaren funtsezkotzat joz. Eta ingelesez gehitu zuen : “I DIT IT MY WAY”[3].

Limonoven lan nabarmenak

Prosa

  • Poetak beltz handiak nahiago ditu, 1979 (1980an frantzian argitaratua)
  • Uraren liburua, 2014, Bartillat saila
Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. (Frantsesez) Carrère, Emmanuel. (2011). Limonov. POL.
  2. (Frantsesez) "Les étranges et scandaleuses vies d'Edouard Limonov". .
  3. (Frantsesez) "Je souhaite à Carrère de mal tourner". ISBN Internet..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.