Edu Zelaieta

Eduardo Zelaieta Anta (Gasteiz, Araba, 1973ko ekainaren 26a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, euskal idazlea, itzultzailea[1] eta Mugaldekoak taldearen kidea da. Hizkuntzalaritzan eta Euskal Ikasketetan doktore da.

Edu Zelaieta

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1973ko ekainaren 26a (50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Literaturaren Zubitegia: 659

Idazle eta itzultzaile moduan, hainbat genero landu izan ditu: poesia[2], zutabegintza[3], kantuetarako letragintza[4] eta haur literatura[5]. Poesiari dagokionez, bi sari nagusi eskuratu ditu (Ernestina de Champourcin 2001ean eta Joseba Jaka Literatur Beka 2003an) eta bakarkako lau liburu argitaratu.

Zutabegintzaren aldetik, hainbat hedabidetan kolaboratu izan du maiztasunez: Euskaldunon Egunkaria, Geu Gasteiz, Radio Vitoria, ETB, Argia, Berria, Alea eta Hala Bedi Irratia, besteak beste. Hain zuzen ere, komunikabideetako jarduera horrekin lotuta, Mundutik mundua (Arabako hitzontzi baten kronikak) liburua eman du argitara; epilogoa edo hitzatzea Karmele Jaio idazlearena da.

Kantuetarako letragintza dela eta, Mugaldekoak taldearentzat idazten ditu testuak eta kantuetarako letrak 2004az geroztik; literaturaren eta musikaren arteko topagune horren ondorioz, hiru disko eman ditu argitara taldeak orain arteko bidean. Halaber, beste musikari batzuei ere letrak idatzi izan dizkie; Estitxu Pinatxori edo Joseba Irazokiri, esaterako.[6]

Diziplina artistikoen arteko elkarguneetan interesa agertu du behin baino gehiagotan eta, Mugaldekoak proiektuaz gainera, Eneko Ugarte ilustratzaile eta pintore gasteiztarrarekin zenbait ikuskizun egin izan ditu jendaurrean,[7] baita erakusketa bat osatu ere: Basque misreadings (Berrian gaizki irakurriak) izenekoa.[8][9] Era berean, MAMIAK kolektiboa sortu du 2021ean beste diziplina batzuetatik datozen Txema Ramirez de la Piscina, Josune Velez de Mendizabal, Marina Suarez, Ander Gondra eta Irantzu Lekuerekin. Kolektiboak Ogiak hizketan baleki izeneko antzezlana, haien lehen lana, aurkeztu du[10][11][12].

2016az geroztik haur literaturan ere badihardu; esparru horretan espezializatua dagoen Txabi Arnal idazlearekin batera hainbat liburu kaleratu ditu[13][14][15]. Arnalek eta Zelaietak idatzitako Hiru Lehoi ipuina Estatuan argitaratutako liburu onenen sartu zuen OEPLIJk (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil)[16]. Era berean, haurrentzako itzulpenak ere egin izan ditu, ingelesetik eta katalanetik euskarara Ibaizabal argitaletxearentzat.

Azkenik, irakasle eta ikertzaile lanak egiten ditu EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean. Alde horretatik, Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren gaineko hainbat ikerlan idatziak ditu, Euskaltzaindiak argitaratutako Baztan-Bidasoko hizkeren azterketa dialektologikoa doktorego-tesia barne (2009)[17][18][19].

Lanak

Helduentzako Liburuak

  • 2002: Jendakiak urruneko familiatan, Arabako Foru Aldundia
  • 2004: Mugaldekoak, Susa
  • 2006: Lauburu. Pirinioetako kontakizunak (beste egile batzuekin), EIE
  • 2006: Bidasoa, Irudi
  • 2007: Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan (Ibon Egañarekin batera ed.), UEU
  • 2009: Baztan-Bidasoko hizkeren azterketa dialektologikoa, Euskaltzaindia
  • 2010: Aldaira urdinak, Alberdania
  • 2016: Ispilu biluziak, Pamiela
  • 2019: Mundutik mundua. Arabako hitzontzi baten kronikak. (hitzatzea Karmele Jaiorena da), Pamiela

Haurrentzako Liburuak

  • 2018: Torlojuak, (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2018: Amets anfibio, Ibaizabal
  • 2021: Berta Berezi (Txabi Arnalekin batera), Erein
  • 2021: Tatxani Handiaren azken trukoa (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2022: Hiru lehoi (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2023: Gora gure alkate jakintsua! (Txabi Arnalekin batera), Elkar

CD-liburuak

  • 2006: Mugaldekoak: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan, Gaztelupeko Hotsak
  • 2012: Begiak lekuko, Gaztelupeko Hotsak
  • 2017: Galdemoduen trilogia, Gaztelupeko Hotsak

Diziplinarteko proiektuak eta erakusketak

  • 2016 Ispilu biluziak | Literatura eta pintura uztartzen dituen performancea (Eneko Ugarterekin batera)
  • 2019 Mundutik mundua | Literatura eta ilustrazioa uztartzen dituen perfomancea (Eneko Ugarterekin batera )
  • 2020 Basque misreadings | perfomancea eta erakusketa (Eneko Ugarte artista plastikoa, Ane Gebara dramatizazioa eta Beñat Goitia musika)
  • 2021: Ogiak hizketan baleki antzezlan performatiboa (MAMIAK kolektiboa)

Sariak eta aitortzak

  • 2001 Ernestina de Champourcin Poesia Sariketa. Arabako Foru Aldundia. Jendakiak urruneko familiatan lanarekin.
  • 2003 Joseba Jaka beka. Mugaldekoak proiektuarekin.
  • 2021 TOPAraba. Vital Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxea. Ogiak hizketan baleki proiektuarekin.
  • 2023 OEPLIJk (Organización especial para el Libro Infantil y Juvenil), Espainiar Estatuan aurreko urtean argitaratutako liburu onenen katalogoan sartu zuen Hiru Lehoi ipuina.

Erreferentziak

  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. «Euskal Poesiaren Ataria - AUTOBIOGRAFIA - Edu Zelaieta» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  3. «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  4. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  5. «Edu Zelaieta Anta - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  6. «Enpate batekin aski, by Joseba Irazoki» Joseba Irazoki (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  7. SLU, Herritar Berri. (). «EDU ZELAIETA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).
  8. «Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak» Lazarraga Kultur Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  9. Biain, Aitor. «Semantikaren forma berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  10. (Gaztelaniaz) Aroca, Jon. (2021-05-20). «TopAraba premia con 7.500 euros los proyectos culturales 'Ogiak hizketan baleki' y 'Benniz'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  11. AEZerbitzuak. «Audio-Mamiak-Kolektiboa-2» Arabako Euskara Zerbitzuak (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  12. (Gaztelaniaz) «‘Ogiak hizketan baleki’: ¿Quién envenenó a las tropas inglesas?» EITB 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  13. (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2023-10-23). «Txabi Arnal y Edu Zelaieta publican ‘Gora gure alkate jakintsua!’» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  14. (Gaztelaniaz) Artundo, Natxo. (2022-05-11). «Edu Zelaieta y Txabi Arnal explican sus procesos literarios «a cuatro manos»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  15. «Edu Zelaieta: «Txabirekin batera idatzi dudan ipuinik txoroena da»» www.berria.eus 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  16. (Gaztelaniaz) Babar. (2023-06-09). «LIJ de España: Selección OEPLI 2022» Babar, revista de literatura infantil y juvenil (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  17. «Edu Zelaieta Anta» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  18. «Scopus preview - Anta, Edu Zelaieta - Author details - Scopus» www.scopus.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  19. «EDUARDO ZELAIETA ANTA - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.