Edorta Jimenez
Edorta Jiménez Ormaetxea (Mundaka, Bizkaia, 1953ko azaroaren 8a) euskal idazlea da. Bai bere izenez baita Omar Nabarro ezizenez ere idatzi du bere obra bereziki oparoa. 1985etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, Bizkaiko idazle oparoenetarikoa da gaur egun.
Edorta Jimenez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mundaka, 1953ko azaroaren 8a (70 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta eleberrigilea |
Izengoitia(k) | Omar Nabarro |
Biografia
Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. 1980ko hamarkadan, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: Itxas txorien bindikapena (1985), Egutegi esperimentala (1986), Gizaueropa (1986), Gaua zulatzen duten ahausietan (1987), eta Odoleko eskifaia (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: Atoiuntzia (1990), Manhattan (1994), Hemen datzana da (1995), eta Laudanoa eta sutautsa (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira: Speed gauak (1993), Azken fusila (1993), eta Baleen berbaroa (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen Akitaniatik datorren berba berria lanarekin.
Azken urteotan eleberrigintza historikoa eta kronika landu ditu batez ere. Eleberrien artean aipagarriak dira: Kilkerren hotsak (2003) eta Sukar ustelaren urtea (2004). Kronikari dagokionez: Europako mugetan barrena (2001). Liburuan Europan zehar trenez eginiko ibilbidea kontatzen du, eta Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (2002). Liburuak, berriz, Estatu Batuetako idazleak Mundakara eginiko bisita baten aitzakiarekin, euskal zerbitzu sekretuen nondik norakoak azaltzen ditu. 2006an beste bidaia-kronika bat argitaratu zuen: Koiotearen arrastoa. 2007an gaztelaniara itzuli zioten Kilkerren hotsak eleberria, El canto de los grillos izenburupean.
Irati Jimenez idazlearen aita da.
Badator Marijaia
1997an Badator Mari Jaia abestiaren hitzak sortu zituen, geroago Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa bihurtuko zena, Edorta Jimenez ihitzak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituen, eta parte-hartzaileen artean Ibon Koteron musikaria eta Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak izan ziren.[1]
- Edorta Jimenez (hitzak)
- Kepa Junkera (musika)
Idazlanak
Poesia
Eleberriak
Narrazioa
Beste batzuk
- Itzala itzuli zenekoa (haur eta gazte literatura) 1997, Elkar
- Europako mugetan barrena (kronika) 2001, Txalaparta
- Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (saiakera) 2003, Susa
- George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria (biografia) 2004, Txalaparta
- Robert Capa (biografia) 2005, Elkar
- Koioteren arrastoa (kronika) 2006, Susa
- Stock 13 (erotikoa) 2009, Txalaparta
- Nikole bijotzekua 2021, Elkar[4][5]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Astiz, Iñigo. «Marijaia kantuan hasi zenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
- «Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua - Edorta Jimenez Ormaetxea» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
- Amagoia Gurrutxaga Uranga Berria.eus. ««Nik ez dut egingo beste batzuek egin duten errelatoa; nik neurea egin dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
- «nikole bijotzekua. Edorta Jimenez Ormaetxea. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
- Arrese, Gorka. «Jazarpenez eta laidoz baztertutako anderea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).