Edna O'Brien

Edna O'Brien (Tuamgraney, Clareko konderria, 1930eko abenduaren 15a) irlandar eleberrigilea da.

Edna O'Brien

Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTuamgraney, 1930eko abenduaren 15a (93 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Ernest Gébler (en) Itzuli  (1954 -  1968)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, ipuingilea, biografoa eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)University College Dublin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAosdána (en) Itzuli
Errege Literatura Elkartea

IMDB: nm0639530 Allmovie: p53261
Musicbrainz: 0a0ccaa7-8a8a-44d8-a0ef-888a62440579 Songkick: 78845 Discogs: 1622609 Edit the value on Wikidata

Farmaziako ikasketak egin zituen, eta farmazialari gisa lan egin zuen hasieran. 1960an argitaratu zuen lehenengo eleberria: The Country Girls, trilogia bateko lehenengoa. Trilogia osatu zuten beste bi liburuak Girl with Green Eyes (1962) eta Girls in Their Married Bliss (1964) dira. Eleberri horietan esperientzia berriak eta bizitzaren gozo-mikatzak probatzera ausartzen diren emakumeen gorabeherak kontatzen dira. Lan horien ondoren ere, Edna O'Brienek emakumeen barne-gatazkez eta gizon eta emakumeen arteko hartu-emanez eta arazoez idazten jarraitu zuen. Lan horien artean aipagarrienetako bat Night (1972) da, insomnioak jota dagoen emakume baten gau bateko bakarrizketa.

Bestalde, ipuin bilduma batzuk ere idatzi ditu, hala nola Mrs Reinhardt and Other Stories (1978), Returning (1982) eta Lantern Slides (1990). Beste lan batzuk: Time and Tide (1992), House of Splendid Isolation (1994), Down by the River (1996), Wild Decembers (1999), In the Forest (2002), The Light of Evening (2006), Byron (2009).

Euskaraz

Landa aldeko neskak (The Country Girls), 1960an argiratatua, (2022an Gema Lopez Las Herasek itzulia). Erein eta Igela. ISBN 978-84-91096-79-5.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «Bere garaian sutan erretako Edna O’Brien-en nobela, orain euskaraz irakurgai» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.