Edmund Vansteenberghe
Edmund Vansteenberghe (Winnezeele, Iparraldea, 1881eko apirilaren 26a - Baiona, 1943ko abenduaren 10a) Frantziako apezpikua izan zen, Baionako apezpikua izandakoa.
Edmund Vansteenberghe | |||
---|---|---|---|
1939ko urriaren 6a - ← Henri-Jean Houbaut - Léon Terrier → Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Winnezeele, 1881eko apirilaren 26a | ||
Heriotza | Baiona, 1943ko abenduaren 10a (62 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
1939ko abenduaren 10an Baionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 4 urte geroago hil arte.
1940ko ekainean, alemanek Baionako elizbarrutia okupatu zuten eta eremu debekatuan sartu, Atlantikoko itsasbazterrean baitzegoen.
1942ko irailaren 20an, Vansteenberghek protesta bat argitaratu zuen Elizbarrutiko aldizkariko lehen orrian, juduen deportazioaren aurka[1], Frantziako beste apezpiku batzuen antzera. Okupazio-agintariek Elizbarrutiko aldizkaria (Bulletin diocésain) debekatu zuten, apezpikua zaintzapean jarri eta hainbat nardakeria eta debeku ezarri zizkioten.Kolaboarzaioaren aldeko prentsaren jomuga bilakatu zen. Haren bikario nagusia, Daguzan, Dachaura deportatu zuten. Baina Vansteenberghek ez zuen etsi eta, 1943ko martxoan, apezpikua pulpitura igo zen okupatzaileek frantziar gizon gazteei inposatu lan behartuen zerbitzua salatzeko.
Edmund Vansteenberghe bat-batean hil zen, meza ematera zihoala, 19433ko abenduaren 10eko goizean, 62 urte zituela.
Egungo Baionako elizbarrutiaren egoitza haren izena duen enparantzan dago.
Erreferentziak
- (Frantsesez) BPSGM. (2018-02-05). «Mgr Edmond Vansteenberghe, évêque de Bayonne (1939-1943). Opposition à la persécution anti-juif.» BPSGM (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) catholic-hierarchy.org
Aurrekoa Henri-Jean Houbaut |
Baionako apezpikua 1939 – 1944 |
Ondorengoa Léon-Albert Terrier |