Edmund Leach
Sir Edmund Ronald Leach (Sidmouth, Ingalaterra, 1910eko azaroaren 7a - Cambridge, Ingalaterra, 1989ko urtarrilaren 6a) britainiar antropologoa izan zen.
Edmund Leach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sidmouth (en) eta Lancashire, 1910eko azaroaren 7a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 1989ko urtarrilaren 6a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | King's College (en) Clare College (en) |
Tesia | Cultural change, with special reference to the hill tribes of Burma and Assam (en) |
Tesi zuzendaria | Bronisław Malinowski |
Doktorego ikaslea(k) | Fredrik Barth |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa |
Lantokia(k) | Cambridge |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Claude Lévi-Strauss |
Kidetza | Britainiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Biografia
Ingeniaritza ikasi zuen, eta Bronislaw Malinowskiren eta Alfred Reginald Radcliffe-Brownen ikasle izan zen. Cambridgeko King's Collegeko ikerketa-zuzendari izan zen, eta Stanfordeko Center for Advanced Studies in Behavioral Sciences erakundeko kide.
Ezaguna izan zen bere lan etnografikoengatik, eta Birmaniako katxiei buruzko lanengatik. Ortodoxiei, funtzionalismoari edo estrukturalismoari, batez ere, aurre egin zien beti.
Bi lanek eta artikulu-bilduma batek biltzen dituzte Leachen metodoaren oinarriak. Birmaniako goi lurretako sistema politikoak. Katxien gizarte-egituren analisia (1954) lanean, Leachek Radcliffe-Brown antropologoaren funtzionalismoa kritikatu zuen.
Bestalde, gizartearen egituraren eta kultura-aldaketaren teoria zalantzan jarri zituen.
Pul Eliya. A Village in Ceylan. A Study of Land Tenure and Kinship (1961) lanean, berriz, ahaidetasun-egitura sistema ideal gisa eman zuen, eta gizarte-jokaerak egokitzapen ekologikoko fenomenoaren bidez azaldu zituen; hortaz, antropologia estrukturalaren erabat kontrakoa zen haren pentsamendua. Critique de l'anthropologie (1961) artikulu-bilduman, bide taxonomikoaren mugak azaldu zituen. Nolanahi dela ere, eredu formalekiko zuen interesak, ahaidetasunaren terminologietara egokitutako ereduekikoak, batez ere, Lévi-Straussen estrukturalismora hurbiltzen dute.
Leachek, bestalde, etengabe jarri zituen zalantzan ahaidetasunaren, ezkontzaren edo errituen alorrean antropologiak, oro har, onartzen dituen oinarriak. Eragin handia izan du gaur egungo antropologian.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.