Edmund Husserl
Edmund Gustav Albrecht Husserl (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen.
Edmund Husserl | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edmund Gustav Albrecht Husserl |
Jaiotza | Prostějov, 1859ko apirilaren 8a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Friburgo, 1938ko apirilaren 27a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Malvine Husserl (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Halle-Wittenberg (en) ![]() Leipzigeko Unibertsitatea 1878) : matematika, fisika Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1878 - 1881) : matematika Vienako Unibertsitatea (1881 - 1883) doktore : matematika |
Hezkuntza-maila | doktorea katedraduna Privatdozent (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Leo Königsberger (en) ![]() Carl Stumpf |
Doktorego ikaslea(k) | Ludwig Ferdinand Clauss (en) ![]() Jacob Klein (en) ![]() Günther Anders |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Franz Brentano Carl Stumpf Karl Weierstrass Wilhelm Wundt Leopold Kronecker (en) ![]() Friedrich Paulsen (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Friburgo Göttingen eta Austria-Hungariako Inperioa |
Enplegatzailea(k) | University of Halle-Wittenberg (en) ![]() Göttingengo Unibertsitatea (1901 - 1916) Friburgoko Unibertsitatea (1916 - 1928) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Bernard Bolzano, Carl Stumpf, Theodor Lipps (en) ![]() |
Kidetza | Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Mendebaldeko filosofia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa judaismoa |
![]() ![]() |
Bizitza eta lanak
Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. Franz Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Hallen, Göttingenen eta Friburgon, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte.
Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik.
Bere obra nagusiak Logical investigations (1900, «Logika ikerkuntzak») eta Ideas for a pure phenomenology (1907, «Fenomenologia huts baterako ideiak») dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Husserl ![]() |