Edmond Aman-Jean
Edmond François Aman-Jean (Chevry-Cossigny, 1858ko urtarrilaren 13a - Paris, 1936ko urtarrilaren 25a) frantziar margolari sinbolista izan zen.
Edmond Aman-Jean | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amand Edmond Jean |
Jaiotza | Chevry-Cossigny, 1858ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia eta Paris, 1936ko urtarrilaren 25a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Q110325090 |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Thadée-Caroline Jacquet |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, akuafortista, litografoa, kritikaria eta arte-kritikaria |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Henri Lehmannen ikaslea izan zen Parisko Arte Ederren Eskolan, eta han Georges Seuratekin partekatu zuen tailerra. Alphonse Osbert eta Alexandre Séon margolari sinbolisten lagun ere egin zen. 1886an Italiara joan zen maisu handiak ikasteko beka batekin. eta ondoren Puvis de Chavannesen laguntzaile gisa hasi zen lanean, hainbat mural egiteko. Paul Verlaineren laguna ere izan zen eta haren erretratu bat margotu zuen.
1926an Salon des Tuilleriesen sortzaileetako bat izan zen eta, gainera, margolaritza irakasten aritu zen.
Erretratugile gisa nabarmendu zen, batez ere emakumeena. Baita eraikin publikoetako horma-irudiak ere, Sorbonakoa barne. Bere belaunaldiko artista askok bezala, arte japoniarraren eragina jaso zuen, orduan modan zegoena.
Iruditegia
- Autoerretratua
- Miss Ella Carmichaël, 1906
- Emakume gaztea paumarekin, 1895
- Sainte Geneviève devant Paris, 1885
- Hésiode inspiré par la muse, c. 1900
- Femme au gant, c. 1900-1902
- Portrait de Mademoiselle V.G., 1907
- Femme à l'œillet, 1908
- Confidences, Bucarest