Edizio
Edizioa deitzen zaio argitaratzeko asmoarekin egiten den testuen, audioen, bideoen, irudien, programa informatikoen eta informazioaren beste hainbat formaturen aldatze prozesuari. Hedaduraz, prozesu horiei edizio deitzen zaie argitaratzeko asmorik ez dagoenean ere.
Editoreek argitaratuko den produktuan erroreak saihesteko lana hartzen dute. Editoreak arduratzen dira argitaratuko den produktuaren neurriaz eta kalitateaz, egileei zuzenketak eta iradokizunak eginez edo zuzenean erabaki batzuk hartzen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.