Edith Martineau

Edith Martineau (Liverpool, Ingalaterra, 1842ko ekainaren 19a- Londres, 1909ko otsailaren 19a) Erresuma Batuko emakume margolaria izan zen. Gehien erabili zuen teknika akuarela izan zen. Prerrafaelismo mugimenduarekin lotu zaio.

Edith Martineau
Bizitza
JaiotzaLiverpool, 1842
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres, 1909 (66/67 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJames Martineau
AmaHelen Higginson
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaPrerrafaelismoa

Biografia

Martineau, James Martineau doktorearen alaba zen. Liverpooleko Arte Eskolan ikasi zuen lehendabizi, baina familiarekin Londresera joan zen bizitzera, eta han Leigheko Arte Eskolara joaten hasi zen. 1862an Royal Society of British Artistsen aurkeztu zuen bere lana. Akuarela pinturari leial eutsi zion eta akuarelako artisten hainbat elkartetako kide izan zen. 1888an, Martineau Royal Society of Painters in Water Colors elkarteko kide izendatu zuten. Martineauk bere lana erakutsi zuen 1893ko World's Columbian Exposition, Chicagon (Illinois). 1888ko bere Potato Harvest margolana 1905eko Women Painters of the World liburuan jaso zen. Edith Hampsteaden hil zen, 66 urte zituela, eta Martineau familiaren hilobian lurperatu zuten, Highgateko hilerriaren ekialdean.

Iruditegia

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Edith Martineau» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-14 data duen 1083537741 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.