Edith Clarke

Edith Clarke (1883ko otsailaren 10a1959ko urriaren 29a) lehenengo emakume ingeniari elektrikoa izan zen. Sare elektrikoaren analisian espezializatu zen eta bere ikerkuntzaren aplikazioa gaur egungo haize-sorgailuen kontrolean erabiltzen da, besteak beste.

Edith Clarke
Bizitza
JaiotzaBaltimore, 1883ko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMassachusetts
HeriotzaBaltimore, 1959ko urriaren 29a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology 1919) Master of Science (en) Itzuli
Vassar College (en) Itzuli
(1904 - 1908)
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
(1911 - 1912)
Jarduerak
Jarduerakingeniari elektrikoa, ingeniaria, fisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)American College for Girls (en) Itzuli  (1908 -  1911)
General Electric  (1919 -  1945)
Texasko Unibertsitatea Austinen  (1947 -  1956)
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Institute of Electrical Engineers (en) Itzuli
Society of Women Engineers (en) Itzuli

Bizitza

Edith Clarke 1883ko otsailaren 10ean jaio zen Howard konderrian (Maryland). John Ridgely Clarkeren eta Susan Dorsey Owingsen bederatzi umeetako bat izan zen. 12 urte zituenerako umezurtz geratu zen, eta bere ahizpa zaharrenak hazi zuen. 18 urterekin bere gurasoen jaraunspena kobratu eta dirua Vassar College ikastetxean matematika eta astronomia ikasteko erabili zuen; 1908an graduatu zen, kalifikazio onenekin.

Graduatu ondoren, Matematika eta Fisikako irakasle izan zen San Frantziskoko eskola pribatu batean eta Marshall College ikastetxean. Hala ere, bere ametsa ingeniari izatea zenez, 1911n Ingeniaritza Zibila ikasten hasi zen Wisconsingo Unibertsitatean. Udako praktikak AT&T konpainian egin zituen, informatika-programazioko teknikari lanetan, eta han geratu zen arduraldi osoko lanpostu batean. George A. Campbell-ekin lanean aritu zen garraio sareetako linea luzeen kalkuluak egiten , eta gauez Columbia Universityn ingeniaritza elektrikoa ikasten.[1]

1918an Massachusetts Institute of Technology-n ingeniaritza elektrikoko ikasketak hasi zituen eta 1919an erakunde honetako lehen emakume ingeniari elektrikoa bilakatu zen. Bere tesia A.E. Kennellyk zuzendu zuen "Behavior of a lumpy artificial transmission line as the frequency is indefinitely increased." izenburua izan zuena.

Lanbidea

Baina garai haietan ez zen samurra ingeniari bezala lan egitea eta, berriz ere, informatika-programazioko teknikarien buru bezala lan egin zuen General Electric-en, Turbinen Ingeniaritza Sailean. Bertan lanean ari zelarik Clarke kalkulagailua[2] patentatu zuen: Garraio linea elektrikoetako ekuazioak ebazteko gailu grafiko sinple bat. Gailu honek lineatako ekuazio hiperbolikoak askatzen zituen aurreko metodoek baino hamar aldiz azkarrago.

1921ean, oraindik ere ingeniari lanpostua lortu ezinik, GE utzi eta Turkiako Constantinople Women's College-ra joan zen fisika irakastera.

Azkenean, 1922an GE-ko ingeniari elektriko postua eta soldata lortu zituen Zentraletako Ingeniaritza sailean eta bertan lan egin zuen sorkuntza elektrikoa eta garraio lineen arloan 1945 arte.

1947-1956 artean Ingenieritza Elektrikoaren arloko irakasle izan zen University of Texas at Austin-en.

Ikerkuntza

Matematikako ezagutzen aplikazioa izan zen bere arloan fama eman ziona. 1926ko otsailaren 8an, American Institute of Electrical Engineers-en (AIEE) urteko topaketen ondorengo Transaction-en artikulua idatzi zuen lehen emakumea izan zen. Artikulu honetan funtzio hiperbolikoen erabilera azaldu zuen linea elektrikoek garraiatu dezaketen potentzia maximoa kalkulatzeko, desegonkortu gabe.

1932 eta 1941ean AIEEko sariak irabazi zituen beste bi artikulurekin. Three-Phase Multiple-Conductor Circuits (1932)[3] eta Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems (1941)[4], Seldon B.-rekin batera.

1943an potentzia ingeniaritzan erreferentziazko bihurtu zen testuliburua idatzi zuen: Circuit Analysis of A. C. Power Systems[5]. Liburu honen edukia GE-ko langileei ematen zizkien ikastaroetan oinarritzen zen. Liubru honetan osagai simetrikoen metodoa erabiltzen da energia elektrikoaren sorkuntza eta garraioarekin erlazionaturiko arazoak ebazteko. Liburuak hedakuntza handia izan zuen mundu osoko Ingeniaritza Eskoletan eta erreferentziazko liburua bilakatu zen enpresa elektrikotako ingeniarien artean. 1950ean bigarren edizioa argitaratu zen aplikazio gehiago azalduz.

Clarkeren Transformatua

Sakontzeko, irakurri: «Clarke eta Parken transformatuak»

Clarkeren transformatuak erreferentzi sistemen aldaketetan oinarritzen diren eragiketa matematikoak dira. Transformatu hauek, besteak beste garraio sareetan, makina elektrikoen ereduztapen eta kontrolean eta potentziazko elektronikako kontrol arloan erabiltzen dira.

Sariak

  • 1908an Tau Beta Pi ohorea jaso zuen.
  • 1954ean Society of Women Engineer's Achievement Award saria jaso zuen in 1954.
  • 1998an Women of Achievement in Maryland History bilduman sartzeko hautatu zuten.
  • Clarke American National Biography eta Notable American Women of the Modern Period bildumatan aipatzen da.
  • 2015ean, hil ondoren,National Inventors Hall of Fame kide izendatu zuten.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Espina Alvarado, José. «Edith Clarke, la primera gran maestra de Ingeniería Eléctrica» Linkedin (Noiz kontsultatua: 2017/04/06).
  2. [www.google.com/patents/US1552113 Calculator. ] (Noiz kontsultatua: 2017-04-07).
  3. Clarke, Edith. (1932). «Three-Phase Multiple-Conductor Circuits» Transactions of the American Institute of Electrical Engineers 51 (3).
  4. Clarke, Edith. (1941). «Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems» Electrical Engineering 60 (12).
  5. Calrke, Edith. (1943). Circuit Analysis of A. C. Power Systems. J. Wiley & sons, Incorporated.

Bibliografia

  • E. Clarke,Steady-state stability in transmission systems calculation by means of equivalent circuits or circle diagrams,

Journal Α. I. Ε. E, April 1926, 365-373.

  • E. Clarke, Three-Phase Multiple-Conductor Circuits , Transactions of the American Institute of Electrical Engineers ( Volume: 51, Issue: 3, Sept. 1932)
  • E. Clarke, S.B. Crary "Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems",Electrical Engineering ( Volume: 60, Issue: 12, Dec. 1941)
  • E. Clarke, Circuit Analysis of A. C. Power Systems J. Wiley & sons, Incorporated, (1943)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.