Edith Alice Müller
Edith Alice Müller (1918ko otsailaren 5a - 1995eko uztailaren 24a) suitzar matematikari eta astronomoa izen zen.[1]
Edith Alice Müller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1918ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Espainia, 1995eko uztailaren 24a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea ETH Zürich |
Tesi zuzendaria | Andreas Speiser (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, unibertsitateko irakaslea, matematikaria eta arte-historialaria |
Enplegatzailea(k) | University of Neuchâtel (en) Genevako Unibertsitatea Michigango Unibertsitatea Utrechteko Unibertsitatea (1970eko uztailaren 1a - 1971ko irailaren 1a) |
Lehen urteak eta ikasketak
Madrilen jaio zen eta Madrilgo Eskola Alemaniarrean ikasi zuen eta Zuricheko Eskola Politekniko Federalean ikasi zuen ondoren.[2]
Matematiketan doktoradutza egin zuen Zuricheko Unibertsitatean, Aplicación de la teoría de grupos y análisis estructural de la decoración mora en la Alhambra de Granada izenburuarekin.[1] Tesi hau ezinbestekoa izan zen irudi geometriko islamiarrak ikertzeko, historialariek uste zutenean arte hutsa zirela eta ez zutela zientziarekin zerikusirik. Lan hau ez zen kontuan hartu artearen historiako lanetan 1980ko hamarkada arte.[3]
Lana
Ikerlari moduan lan egin zuen Zurich-eko (1946–1951), Mitxigango Unibertsitateko (1952–1954 eta 1955–1962) eta Baselgo (1954–1955) obsrebatorio astronomikoetan.
Ondoren, Neuchâtel-go Unibertsitatean irakasle laguntzailea izan zen 1962tik.
1972an Genevako unibertsitatera aldatu zen irakasle titularra izateko.[2] Eguzki fisika ikertu zuen, batik bat, eta lehen emakumea izan zen Nazioarteko Elkarte Astronomikoaren idazkari nagusia izan zena, 1976 eta 1979 artean.[1]
Erreferentziak
- Chmielewski, Yves. (1998). «Edith Alice Müller (1918–1995). Short biography». In Appenzeller, I. et al (ed.) Remembering Edith Alice Müller. Springer.. Springer Netherlands, 6-8 or. ISBN 978-0-7923-4789-7..
- Riedtmann, Christine. (2010-08-31). Wege von Frauen: Mathematikerinnen in der Schweiz. , 12 or..
- Chorbachi, W. K.. (1989). «In the tower of babel: beyond symmetry in Islamic design» Computers and Mathematics with Applications 17 (4–6): 751-789. doi: ..