Edison Denisov
Edison Denisov (Siberia, Sobietar Batasuna, 1929ko apirilaren 6a - Paris, Frantzia, 1996ko azaroaren 24a) sobietar musikagilea izan zen.
Edison Denisov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tomsk, 1929ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Paris, 1996ko azaroaren 24a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Mandé |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tomskeko Estatu Unibertsitatea (1946 - 1951) : matematika Moskuko kontserbatorioa (1951 - 1956) : pieza |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa |
Irakaslea(k) | Vissarion Shebalin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, soinu banda konpositorea eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Moskuko kontserbatorioa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Berlingo Arteen Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Biografia
Xostakovitxen esanetara ikasi zuen musika-kontserbatorioan. Konposizioa, orkestrazioa eta pianoa ikasi zuen, eta Moskuko Kontserbatorioan irakasle jardun zuen. Frantziako kulturarekin eta hizkuntzarekin harreman estua izan zuen, eta horren aztarnak ageri dira Denisoven lan askotan. Baudelaireren poemei, adibidez, jarri zien musika.
Hark ondutako lanen artean daude: Egunen aparra (1981, opera); Lau Neskak (1986, opera), Sinfonia orkestra nagusirako (1988). Errusiako erregimena aldatu zenean, erlijioan inspiratutako gaiekiko joera erakusten hasi zen: In Deo speravit cor meum (1984), Betiereko argia, abesbatza mistorako (1988), Testamentu berriaren hiru zati (1989) eta Jesu Kristo Gure Jaunaren Bizitza eta Heriotzaren Historia (1992, oratorioa).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edison Denisov |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.