Edipo konplexu
Edipo konplexua[1] gizonezkoen amarenganako neurriz gaindiko maitasuna da. Maitasun horrek aitarenganako ezinikusia sortzen du alde batetik, baina bestetik, haurrak, aita bera izan nahi du, aitaren tokia hartu nahi du. Haurrak 3 urte dituenetik 6 urtera bitartean izaten du konplexu horrek bere gehieneko maila. Freudek eman zion izena, haurtzaroko konplexu horrek Edipo erregearen tragediarekin zuen antzekotasuna zela eta. Mutikoak eduki ohi duen konplexuari Edipo konplexua deitu ohi zaio soilik, baina Freud-ek bi sexuetarako izendatu zuen; hau da, haurrak (neskatoa izan zein mutikoa izan) bere gurasoekin osatzen duen hirukotean hartzen duen posizioaz duen ideia da, gurasoenganako sentimendu eta emozioen multzoa da.
Edipo konplexu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Konplexua, narrative motif (en) motif (en) |
Honen izena darama | Edipo |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D009813 |
Haurrek izaten dituzten konplexuen artean Ediporena da nagusia, eta eztabaida ugari sortu da horren inguruan. Oso zabaldua dago, eta jendearen ametsetan askotan azaltzen dira Edipo konplexuaren ezaugarriak (irentze-konplexua, etab.), sinbolo gisa.
Psikoanalisian, Ediporen konplexua kontzeptu nagusietakoa da, Freuden teoriaren gunea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Edipo konplexua, Gizapedian.