Edina Gangl

Bere ibilbidea

2005-2006 denboraldian, OB I-n, Győr-eko VSE taldean debutatu zuen, eta seigarren amaitu zuten ligan. 2007an, seigarren postuan sailkatu ziren Europako Gazte Txapelketan, eta azken postuan amaitu zuten txapelketa nazionalean. Hurrengo denboralditik aurrera, Újpest TEn jokatu zuen. 2008an, zilarrezko domina irabazi zuen Junior Europako Txapelketan, eta, Hungariako txapelketan, zazpigarren sailkatu zen. Hurrengo urtean, bosgarren sailkatu zen junior mailako Europako Txapelketan.

2009-2010 denboraldian, UVSEko jokalaria izan zen, Hungariako txapelketan laugarren postua lortuz. Hurrengo txapelketatik, Eger VKn taldean jokatu zuen. Bere talde berriarekin, brontzezko domina irabazi zuen lehen denboraldian. 2011n, Munduko Txapelketan, bederatzigarren sailkatutako taldekide izan zen. 2012an, Hungariako txapeldun izan zen Egerrekin. Europako Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen. Olinpiar kanporaketetan, parte hartu zuen, non selekzioak Jokoetan aritzeko aukera irabazi zuen. Olinpiar Jokoetan laugarren geratu ziren.

2013an, laugarren geratu zen emakumezkoen BEKn[1] Laugarren izan zen Munduko Ligan. Zilarrezko domina irabazi zuen Unibertsiadetan.

2014an, taldeen botoen arabera, Hungariako txapelketako atezainik onena aukeratu zuten[2].

UVSErekin fitxatu zuen 2014ko uztailean[3]. Bere talde berriarekin, Hungariako txapeldun izan zen 2015ean, eta txapelketako atezainik onena bezala aukeratu zuten[4].

2015eko Emakumeen Munduko Waterpolo Txapelketan, bederatzigarren sailkatu zen.

2016an Belgraden jokatutako Europako Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen Hungariako selekzioarekin, eta txapelketako atezainik onena bezala ere aukeratu zuten[5]. Hungariako emakumezkoen waterpolo txapelketako atezainik onena izan zen 2015-2016an[6].

2017an, selekzioarekin, 5. postua soilik lortuko zuten Munduko Txapelketan, baina, UVSErekin, LEN Kopa irabazi zuen[7].

Hungariako selekzioarekin, brontzezko domina irabazi zuen 2020ko Europako Txapelketan[8].

2021eko udan, Greziako Glyfada taldearekin fitxatuko zuen[9]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kidea izan zen[10].

Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[11][12].

Emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[13].

Sariak, aitortzak

  • Klubekin lortutakoak:
    • Egri VK
      • OB I
        • Txapelduna (1): 2011–2012, 2012–2013
        • Brontzezko domina (1): 2010–2011, 2013–2014
      • Hungariako waterpolo kopa
        • Irabazlea (1): 2012-2013
        • Finalista (1): 2013-2014
    • UVSE :
      • OB I
        • Txapelduna (6): 2014-2015, 2015-2016, 2016-2017, 2017-2018, 2018-2019, 2020-2021
      • Hungariako waterpolo kopa
        • Irabazlea (3): 2014, 2015, 2016
      • LEN Txapeldunen Liga
        • Finalista (1): 2015-16
      • LEN Kopa
        • Irabazlea (1): 2016-17
  • Selekzioarekin:
    • Hungaria
    • Munduko Txapelketa:
      • 5. postua: 2017 (Budapest)
    • Europako Txapelketa:
      • Urrezko Domina (1): 2016
      • Brontzezko domina (3): 2012, 2014, 2020
    • Junior mailako Europako Txapelketa:
      • Zilarrezko Domina (1): 2008
    • Universiada :
      • Zilarrezko Domina (1): 2013
  • Banaka:
  • Iván Szalay saria (gazte mailako jokalari onenari) (2007)
  • Hungariako Merezimenduko Zilarrezko Gurutzea (2012)
  • Hungariako txapelketako atezain onena (2014, 2015, 2016)
  • 2016ko Europako Txapelketako atezain onena (2016)
  • Hungariar urteko waterpolo jokalaria (2017)[14]
  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021) [15]

Erreferentziak

  1. Női vízilabda Bajnokok Kupája - Szűcs Gabrielláék végeztek az élen. profitline.hu 20130427.
  2. «Kisteleki Hanna és Gangl Edina a bajnokság legjobbja» waterpolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  3. «Szücs, Gangl és Csabai az UVSE-ben!» waterpolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  4. «Csúcson az UVSE-Centrál! Itt a bajnokcsapat!» waterpolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  5. «Eb 2016: Európa tetején!» waterpolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  6. (Hungarieraz) nemzetisport.hu. (2016-05-14). «Női vízi ob I: megvan a harmadik is, bajnok az UVSE - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  7. (Hungarieraz) BOGLÁRKA, ROSKA EMESE. (2018-01-03). «Kár érte – ilyen volt a magyar női vízilabda 2017-es éve - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  8. (Hungarieraz) V, P.. (2020-01-25). «Női vízi Eb: „Beledöglöttünk a vízbe, fantasztikusat játszott minde» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  9. (Hungarieraz) P, MTI/R. (2021-07-02). «Vízilabda: Gangl Edina Görögországban folytatja - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  10. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  11. «Edina Gangl» olympedia.org 2022-01-27an. begiratua(Ingelesez)
  12. «Edina Gangl» Olympics.com 2022-01-27an begiratua (Gaztelaniaz)
  13. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  14. (Hungarieraz) «Az év legjobbjai: szavaztak a sportszövetségek» M4 Sport (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  15. https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.