Edikulu

Edikulua (latineraz: aedicŭlum, pluralez aedicula; aedis edo aedes hitzen txikigarria da eta esanahia "tenplu txiki" du) eraikin txiki bat da, bereziki, zutabeak eta frontoia dituen tenpletea, eta bere funtzioa, besteak beste, tabernakulu edo erlikia-ontzia izan daiteke. Arkitektura klasikoan, eta gotikoan ere, maiz erabili izan zen.

Edikulu baten eskema.

Erromatar edikuluak

Celso Liburutegiko fatxada aediculaekin .
Herculanoko etxe bateko edikulua.

Antzinako erromatar kulturaren baitan, edikulu asko, bere barruan Lareen eta Penateen estatuak edo aldarea zuten etxeko santutegi txikiak izan ziren; Lareak etxea babesten zuten jainkoak ziren eta Penateek etxeak bere osotasunean zaintzen zuten jainkoak ziren.

Beste hainbat edikulu, tenplu handiago baten barruan zeuden santutegiak ziren, gehienetan idulki baten gainean, alboetan zutabeak eta gainean frontoi bat zutela.

Egungo Ondarearen katalogoetan

"Tesaruros del patrimonio cultural español" online thesarurusean, honela definitzen da: "Tabernakulu, erlikia-ontzi eta abar gisa erabiltzen den tenpletea. Oro har, tenplu klasikoko fatxada du"[1]

Larousee hiztegian, dio hiru gauza izan daitezkeela: Eraikin handi baten barruan eraiki den beste eraikin txiki bat; Murrizten den eraikin baten itxurari eragiten dion goiko osagarria edo eremu publikoan jaso den Eraikin txikia (Morris zutabea, komunak, etab.). Beraz, edikulu hitzaren aplikazioa nahiko zabala da.[2]

Erreferentziak

  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Edículo» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  2. (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Définitions : édicule - Dictionnaire de français Larousse» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.