Ediacararreko biota

Ediacararreko biota edo Ediacararreko organismoak, Ediacararrean (duela 635 milioi urtetik duela 542 milioi urtera bitartean) Lurrean bizi izan ziren hodi edo hosto formako antzinako bizidun sesilak dira hainbat espezie; beste batzuek, ozeano hondoetako bentosa arakatzen zuten elikagai bila. Konplexutasun biologikoko maila makrozelularraren barnean organismo zelulaniztun konplexurik zaharrenak izango lirateke[1].

Ediacararreko biota.

Aurkikuntza

Aurkitu zen Ediacararreko aurreneko fosila Aspidella terranovica izan zen. Alexander Murray geologo eskoziarrak aurkitu zuen Ternuako arroketan 1868 urtean. Kanbriar aroaren aurretik animaliarik ez zela existitu uste zenez ez zitzaio garrantzia handirik eman[2]. 1933 urtean Georg Gürich alemaniarrak Namibian hainbat fosil aurkitu zituen[3] baina arrazoi beragatik kanbriar garaian sartu zituzten eta ez zen Murrayren Aspidella terranovica-rekin erlazionatu ere.

1946 urtean Reg Sprigg australiarrak Ediacarako muinoetan marmoka antzeko fosilak aurkitu zituen. Medusinites izena eman zien[4]. Kanbriar garaiaren hasierako estratuak zirenez interesa piztu zuen aurkikuntza honek. 1956an Ingalaterrako basoetan Charnia fosila aurkitu zutenean[5][6] argi gelditu zen kanbriar garaiaren aurretik animaliak existitu izan zirela eta berehala Ediacarako marmokekin lotu zuten aurkikuntza. Hasieran Avaloneko leherketa edo Vendiar garaiko biota izenez ezagutu zen, baina Ediacarako aztarnategia hain aberatsa izanik haren izena eman zaio[7][8].

Aztarnategi garrantzitsuenak

Mundu mailan 25 eremutan aurkitu dira Ediacarako biotaren fosilak[9]. Nagusiak lau dira:

Historia geologikoa

Lurra Garai Kriogenikoan gertatutako azken glaziazio handi eta luzetik irten ondoren agertu ziren, eta, hein handi baten, ondoren erregistro fosilean egungo animalien oinarri izango ziren oinarrizko patroi eta morfologien lehen agerpena suposatu zuen kanbriarreko leherketan gertatu zen biodibertsitatearen agerpen azkarraren aurretik desagertu ziren. Ediacarar organismoen dibertsitatearen elementu bereizgarri gutxi gehituko zitzaien patroi hauei eta kanbriarreko organismo ezberdinek erabat baztertu eta ordeztu zituzten Ediacararreko erregistro fosilean nagusi izan zirenak.

Ediacararreko fauna

Ediacararreko organismoak, lehen aldiz, duela 580 milioi urte agertu ziren, eta oparo izan ziren duela 542 milioi urte kanbriar garaia hasi zen arte. Bizirauletzat har daitezkeen fosil arraro batzuk Kanbriar ertainari dagozkion estratuetan aurkitu badira ere, fosil komunitaterik primitiboenak Ediacararraren amaieran desagertu ziren, soilik aurretik oparo izan ziren ekosistemen zati bitxiak utziz. Zenbait hipotesi daude desagerpen hau azaltzeko, kontserbazio zeihartasun bat barne, ingurugiro aldakor bat, harraparien agerpena edo beste bizidun mota batzuekin lehia.

Biofazies honetako organismoen postu filogenetikoa arazo handi bat da paleontologoentzat[10]. Horietako asko gaur egungo animalien artean ordezkaririk ez duten bizidun motak diruditen bitartean, Ediacararreko organismoren batzuk aurrerago esanguratsu bihurtuko ziren taldeekin estuki lotuta egon direla dirudi; esate baterako, Funisia dorothea bezalako taxoiren batzuen morfologiak porifero eta knidarioekin lotuta daudela iradokitzen dute[11], Kimberella generokoek moluskuekin antzekotasuna erakusten duten bitartean, hauen arbasotzat ere proposatu direlarik, organismoren batzuk simetria bilaterala jada bazutela pentsarazi dutelarik, baieztapen hau eztabaidagarria den arren.

Animalia esanguratsuenak

GeneroaAurkikuntzaIrudia
Arumberia1985
Aspidella1868
Charnia1958
Dickinsonia1947
Kimberella1966
Mawsonites1966
Medusinites1949
Palaeophragmodictya1996
Parvancorina1958
Pteridinium1930
Spriggina1958

Erreferentziak

  1. Conway Morris, S.. (1993). Ediacaran-like fossils in Cambrian Burgess Shale–type faunas of North America. Palaeontology. 36 (31–0239):, 593–635 or..
  2. (Ingelesez) Gehling, James G.; Narbonne, Guy M.; Anderson, Michael M.. (2000). «The first named Ediacaran body fossil, Aspidella Terranovica» Palaeontology 43 (3): 427–456.  doi:10.1111/j.0031-0239.2000.00134.x. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  3. (Alemanez) Gürich, G.. (1933-08-01). «Die Kuibis-Fossilien der Nama-Formation von Südwestafrika» Palaeontologische Zeitschrift 15 (2): 137–154.  doi:10.1007/BF03041648. ISSN 1236-9874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  4. Sprigg, R. C.. (1947). Early Cambrian "jellyfishes" of Ediacara, South Australia and Mount John, Kimberly District, Western Australia. Transactions of the Royal Society of South Australia. 73:, 72–99 or..
  5. Ford, T. D.. (1958-09). «PRE-CAMBRIAN FOSSILS FROM CHARNWOOD FOREST» Proceedings of the Yorkshire Geological and Polytechnic Society 31 (3): 211–217.  doi:10.1144/pygs.31.3.211. ISSN 0044-0604. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  6. «Discovery of Charnia» web.archive.org 2011-07-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  7. (Ingelesez) Kowalewski, Michał; Xiao, Shuhai; Dong, Lin; Shen, Bing. (2008-01-04). «The Avalon Explosion: Evolution of Ediacara Morphospace» Science 319 (5859): 81–84.  doi:10.1126/science.1150279. ISSN 0036-8075. PMID 18174439. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  8. (Ingelesez) «Two Explosive Evolutionary Events Shaped Early History Of Multicellular Life» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  9. (Ingelesez) McMenamin, M. A.. (1996-05-14). «Ediacaran biota from Sonora, Mexico» Proceedings of the National Academy of Sciences 93 (10): 4990–4993.  doi:10.1073/pnas.93.10.4990. ISSN 0027-8424. PMID 11607679. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  10. Pflug. (1973). Zur fauna der Nama-Schichten in Südwest-Afrika. IV. Mikroscopische anatomie der petalo-organisme. Paleontographica (B144):, 166–202 or..
  11. (Ingelesez) Gehling, James G.; Droser, Mary L.. (2008-03-21). «Synchronous Aggregate Growth in an Abundant New Ediacaran Tubular Organism» Science 319 (5870): 1660–1662.  doi:10.1126/science.1152595. ISSN 0036-8075. PMID 18356525. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.