Edgar Varèse
Edgar Varèse (Paris, Frantzia, 1883ko abenduaren 22a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1965eko azaroaren 6a) musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Frantzian jaioa, bere karreraren zatirik handiena Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen.
Edgar Varèse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1883ko abenduaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | New York, 1965eko azaroaren 6a (81 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Varèse (en) (1922 - 1965) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Parisko Schola Cantorum |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles-Marie Widor Albert Roussel Vincent d'Indy |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa eta orkestra zuzendaria |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Abangoardismoa XX. mendeko musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Bizitza
Turinen, Parisko Schola Cantorumen (D'Indy eta Rousselekin) eta kontserbatorioan (Ch. Widorrekin) egin zituen ikasketak. 1908-1915. urteetan Berlinen bizi izan zen, eta zuzendari-lanetan aritu zen. Gero New Yorka aldatu zen. 1921. urtean International Composers Guild elkartea sortu zuen, musika berriaren inguruan antolatu zen lehen elkartea, eta 1927. urtean, beste batzuekin batera, Pan-American Association of Composers sortu zuen.
1953. urtean saio asko egin zituen hots bitxiak eta musika-tresnen konbinazioak erabiliz. Musika erromantikoa baztertu zuen, eta erritmoaren eta perkusioaren bidetik abiatuz, hots berriak aurkitzen saiatu zen. Lan nagusiak ditu: Amériques (1918-1922); Hyperprism (1923); Octandre (1923); Intégrales (1925), 9 haizezko musika tresnetarako eta perkusioko 17 tresnetarako; Ionisation (1931), 40 perkusiozko tresnetarako eta bi turutetarako; Déserts (1953-1954).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.