Eddy Merckx
Édouard Louis Joseph "Eddy" Merckx (Meensel-Kiezegem, Flandria, 1945eko ekainaren 17a) Belgikako txirrindulari ohia da. 1965 eta 1978 artean profesionala izan zen.
Eddy Merckx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édouard Louis Joseph Merckx |
Jaiotza | Meensel-Kiezegem (en) , 1945eko ekainaren 17a (78 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 1,82 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aditu askoren ustez, historiako txirrindularirik onena da, bai eta historiako kirolari onenetako bat ere. Bost aldiz irabazi zituen bai Tourra (1969, 1970, 1971, 1972 eta 1974), baita Giroa (1968, 1970, 1972,1973 eta 1974) ere. Munduko Txirrindularitza Txapelketa hirutan irabazi zuen, behin Espainiako Itzulia, eta klasikoetan, 31 garaipen lortu zituen.
Bere karrerako 13 denboraldietan, 1.582 lasterketatan parte hartu zuen, eta horietatik 525 irabazi; horrez gain, beste hainbat ohorezko postu ere lortu zituen. Beraz, parte hartutako lasterketen % 35,5 irabazi zituen. Horregatik, eta irabazi-nahi aseezina zuelako, Eddy Merckxi "Kanibala" edo "Tervuerengo Ogroa" ezizenak jarri zizkioten.[1]
1974 urtea biribila izan zen harentzat, txirrindularitzaren koroa hirukoitza lortu baitzuen, Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Mundu Txapelketa irabazi baitzituen.
1967ko abenduaren 5ean, Claudine Acou-rekin ezkondu zen eta bi seme-alaba dituzte: Sabrina (1970ean jaioa) eta Axel (1972an jaioa). Semea, aita bezala, 1993 eta 2007 artean[2] txirrindulari profesionala izan zen.
Bizitza
Eddy Merckx Meensel-Kiezegemen, Flandrian, jaio zen 1945eko ekainaren 17an. Hiru senidetan zaharrena izan zen; beste biak, Micheline eta Michael, bikiak ziren. Txikia zenean, Bruselako Woluwe-Saint-Pierre auzora joan ziren bizitzera eta familiak fruta-denda bat zuen han.
« | Haurtzaro ederra izan nuen. Guraso maitagarri eta sentiberak. Ez ginen aberatsak, baina... nire senideak eta nik ez genuen inoiz beste ezer nahi izan. Aita tenple handiko gizona zen eta ama, berriz, gozoa oso. Biak izan ziren eredu niretzat eta biren nahasketa naiz ni. Aitarengandik jaso nuen lanerako grina. Nekatu gabe egin zuen lan negozioa altxatzeko, zorrotza zen diziplinan, baina, era berean, filosofo samarra ere bai. Nire amarena dut alde xamurrena: zaila egiten zait inori ezezkoa ematea...[3] | » |
Izan zuen lehen bizikleta bigarren eskukoa zuen. Zortzi urte zituen eta, garai hartan, Stan Ockers belgikar txirrindularia (1956an hila, Anberesko Sei Egunetan izandako istripu batean) haren heroia izan zen.
Merckx ez zen ikasle ona izan, baina kiroletan beti nabarmendu zen. Horrela dio:
« | Gorroto nion eskolari. Gustuko nituen kirolak, baina gorroto nion eskola barnean egoteari eta ahal izan nuen bezain pronto utzi nuen. Arazoak izan nituen etxean horregatik, aitarekin batez ere... | » |
Txirrindularitza
Eddy Merckx txirrindularitzan 1961eko uztailaren 16an hasi zen Lekenen. 1964an lortuko zuen bere lehen titulu garrantzitsua: Mundu Amateurreko Txapelketa.
1965eko maiatzaren 1ean, txirrindularitza profesionalera egin zuen salto eta palmares distiratsua lortu zuen, txirrindularitzan izandako handiena. 525 garaipen eskuratu zituenez, haren izena txirrindularitzan betirako nabarmendu zen. Garaipenaren egarri, parte hartzen zuen lehiaketa oro Kanibalaren helburu izaten zen eta ez zuen erraz amore ematen.[4]
1970ean, munduko kirolari hoberena izendatu zuten.
1972ko urriaren 25ean, orduaren mundu marka gainditu zuen eta 49,431 km baino gehiago egin zituen Mexiko Hiriko belodromoan. 1984ra arte eutsi zion errekorrari, Francesco Moserrek hobetu zuen arte. 1964an Tokioko Joko Olinpikoetan hartu zuen parte.
Azken urteak
Azken urteetan osasun arazo larriak izan ditu. Urdaila gutxitu eta 2004an zertxobait galtzea lortu badu ere, gizeneriak hartu du.
RTBFn aholkulari izateaz gain, Eddy Merckx Cycles enpresa sortu zuen, 30 bat langileko enpresa. 2004 arte, Grand Prix Eddy Merckx erlojuaren kontrako karrera antolatu zuen Brusela inguruan.
2007an Action Damien proiektua bisitatu zuen Kinshasan eta legenar eta tuberkulosiaren aurka borrokatzen duen Belgikako erakunde horren aitapontekoa izan zen 2008 eta 2009an.
Kirol lorpenak
1965
1966
- Montjuïceko Igoera
- Milan-San Remo
- Pino Cerami Sari Nagusia
- Baracchi Garaikurra (Ferdinand Brackerekin)
- Flandriako txapelketa
- Boucles de l'Aulne
- Druivenkoers Overijse
- Mugako Zirkuitua
- 2. Agostoni Kopan
- 2. Lombardiako Giroan
- 3. Het Volken
- 3. Nazioen Sari Nagusian
- 4. Paris-Nizan
- 8. Lieja-Bastogne-Liejan
1967
- Txirrindularitza Munduko Txapelketak
- Gante-Wevelgem
- La Flèche Wallonne
- 2. Milan-San Remon
- Italiako Giroko 2 etapa
- 2. Super Prestige Pernod-ean
- 2. Lieja-Bastogne-Liejan
- Baracchi Garaikurra (Ferdinand Brackerekin)
- Nationale Sluitingsprijs
- Critérium de As
- Condrozeko tourra
- 2. Super Prestige Pernodean
- 2. À travers Lausannen
- 2. Lieja-Bastogne-Liejan
- 3. Flandriako Tourrean
- 6. Paris-Luxenburgon
- 6. Lombardiako Giroan
- 8. Paris-Roubaixen
- 9. Italiako Giroan
- 10. Paris-Nizan
1968
- Paris-Roubaix
- Romandiako Tourra
- À travers Lausanne
- Tre Valli Varesine
- Italiako Giroa, Puntukako sailkapena , Mendiko sailkapena eta 3 etapa
- Sardiniako Giroa
- Luganoko Sari Nagusia (erlojupekoa)
- Kataluniako Volta
- 2. Forliko Sari Nagusian
- 3. Sassari-Cagliarin
- 3. Lombardiako Giroan
- 4. Super Prestige Pernodean
- 7. Paris-Luxenburgon
- 8. Munduko errepideko txapelketan
- 8. Paris-Toursen
- 9. Flandriako Tourrean
1969
- Luxenburgoko Tourra
- Valentziako Erkidegoko Itzulia
- Paris-Niza
- Milan-San Remo
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Flandriako Tourra
- Frantziako Tourra, Puntukako sailkapena , Mendiko sailkapena , Konbinatua eta 6 etapa
- Super Prestige Pernod
- Boucles de l'Aulne
- Paris-Luxenburgo
- 2. Laigueglia Sarian
- 2. Paris-Roubaixen
- 3. Amstel Gold Racen
- 3. Baracchi Sarian (Davide Boifavarekin)
- 5. Flèche Wallonnen
1970
- Montjuïceko Igoera
- Gante-Wevelgem
- Belgikako Itzulia
- Paris-Niza
- 1970eko Paris-Roubaix
- Agostoni Kopa
- À travers Lausanne
- La Flèche Wallonne
- Italiako Giroa eta 3 etapa
- Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena , Konbinatua eta 8 etapa
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Super Prestige Pernod
- Critérium de As
- 2. Sardiniako Giroan
- 2. Tre Valli Varesinen
- 3. Lieja-Bastogne-Liejan
- 3. Flandriako Tourrean
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 4. Lombardiako Giroan
- 8. Milan-San Remon
- 8. Amstel Gold Racen
1971
- Montjuïceko Igoera
- Belgikako Itzulia
- Paris-Niza
- Dauphiné Libéré
- Midi Libre
- Milan-San Remo
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Lonbardiako Giroa
- Omloop Het Volk
- Frantziako Tourra, Puntukako sailkapena , Konbinatua eta 4 etapa
- Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
- Sardiniako Giroa
- Super Prestige Pernod
- Rund um den Henninger-Turm
- Camaioreko Sari Nagusia
- Stadsprijs Geraardsbergen
- 2. Monacoko Sari Nagusian
- 2. Flèche Brabançonnen
- 2. À travers Lausannen
- 3. E3 Harelbeken
- 3. Union Dortmund Sari Nagusian
- 5. Paris-Roubaixen
1972
- Milan-San Remo
- Montjuïceko Igoera
- Flèche Brabançonne
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Lonbardiako Giroa
- À travers Lausanne
- La Flèche Wallonne
- Italiako Giroa eta 4 etapa
- Frantziako Tourra, Puntukako sailkapena , Konbinatua eta 4 etapa
- Orduko Errekorra
- Piamonteko Giroa
- Emiliako Giroa
- Baracchi Garaikurra (Roger Swertsekin)
- Super Prestige Pernod
- Scheldeprijs Vlaanderen
- 2. Laigueglia Sarian
- 2. Paris-Nizan
- 2. E3 Harelbeken
- 2. Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Rund um den Henninger-Turmen
- 2. Flandriako txapelketan
- 2. Nationale Sluitingsprijsean
- 3. Het Volken
- 3. Gante-Wevelgemen
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 4. Munduko errepideko txapelketan
- 7. Flandriako Tourrean
- 7. Paris-Roubaixen
1973
- Gante-Wevelgem
- À travers Lausanne
- Nazioen Sari Nagusia
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Paris-Brusela
- Paris-Roubaix
- Fourmieseko Sari Nagusia
- Amstel Gold Race
- Omloop Het Volk
- Espainiako Vuelta, Puntukako sailkapena , Tarteko Helmugak , Konbinatua eta 6 etapa
- Italiako Giroa, Puntukako sailkapena , Konbinatua eta 6 etapa
- Sardiniako Giroa
- Laigueglia Saria
- Super Prestige Pernod
- 2. Flèche Wallonnen
- 2. Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2. Setmana Catalanan
- 3. Paris-Nizan
- 3. Flandriako Tourrean
- 3. Union Dortmund Sari Nagusian
- 4. Munduko errepideko txapelketan
- 6. Paris-Toursen
1974
- Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
- Suitzako Itzulia
- Montjuïceko Igoera
- Italiako Giroa, Konbinatua eta 2 etapa
- Frantziako Tourra, Konbinatua, Lehiakortasuna eta 8 etapa
- Laigueglia Saria
- Super Prestige Pernod
- Critérium de As
- 2. Setmana Catalanan
- 2. Gante-Wevelgemen
- 2. Frankfurteko Sari Nagusian
- 2. Lombardiako Giroan
- 3. Paris-Nizan
- 3. Flandriako Tourrean
- 3. Placci Kopan
- 3. Baracchi Sarian (Roger De Vlaeminckekin)
- 4. Paris-Roubaixen
- 4. Dunkerqueko Lau Egunetan
1975
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Milan-San Remo
- Amstel Gold Race
- Sardiniako Giroa
- Flandriako Tourra
- Montjuïceko Igoera
- Setmana Catalana
- 2. Frantziako Tourrean, Lehiakortasuna eta 2 etapa
- Super Prestige Pernod
- Boucles de l'Aulne
- Druivenkoers Overijse
- Sassari-Cagliari
- 2. Suitzako Itzulian
- 2. Paris-Nizan
- 2. Paris-Roubaixen
- 2. Valoniako Sari Nagusian
- 2. Züricheko txapelketan
- 2. Paris-Bruselan
- 2. À travers Lausannen
- 2. Nationale Sluitingsprijsean
- 3. Flèche Wallonnen
- 3. Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 3. Jef Scherens Sari Nagusian
- 6. Lombardiako Giroan
- 7. Frankfurteko Sari Nagusian
- 8. Munduko errepideko txapelketan
- 9. Paris-Toursen
- 10. Dauphiné Libérén
1976
- Milan-San Remo
- Setmana Catalana
- 2. Zottegemeko Sari Nagusian
- 2. Tirreno-Adriatikoan
- 2. Flèche Brabançonnen
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 3. Romandiako Tourrean
- 3. Lazioko Giroan
- 4. Flèche Wallonnen
- 5. Munduko errepideko txapelketan
- 6. Paris-Roubaixen
- 6. Lieja-Bastogne-Liejan
- 8. Italiako Giroan
1977
- Mediterraneoko Tourra
- 6. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- Condrozeko Tourra
- Etapa bat Suitzako Itzulian
- Etapa bat Paris-Nizan
- 6. Lieja-Bastogne-Liejan
- 7. Romandiako Tourrean
- 8. Dauphiné Libérén
- 9. Amstel Gold Racen
Itzuli handi eta Mundu Txapelketetan izandako emaitzak
Itzuli Handiak
Itzuli Handia | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 9. | 1. | DSK | 1. | — | 1. | 1. | 1. | — | 8. | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | 1. | 1. | 1. | 1. | — | 1. | 2. | — | 6. |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | 1. | — | — | — | — |
Beste Itzuliak
Itzulia | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | 4. | 10. | UT | 1. | 1. | 1. | 2. | 3. | 3. | 2. | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | X | X | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | — | |
Kataluniako Volta | — | — | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | 14. | 3. | 7. | |
Dauphiné Libéré | — | — | — | X | X | — | — | 1. | — | — | — | 10. | — | 8. | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 1. | 2. | — | 12. |
Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak
Lasterketa | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | 3. | — | — | 12. | 7. | 1. | 3. | 1. | 6. | 6. | 15. | 5. | |||
Milan-San Remo | — | — | 1. | 1. | 31. | 1. | 8. | 1. | 1. | — | — | 1. | 1. | 96. | |||
E3 Harelbeke | — | — | — | 8. | 17. | 7. | — | 3. | 2. | 14. | — | — | — | — | |||
Gante-Wevelgem | — | — | 9. | 1. | 9. | — | 1. | 14. | 3. | 1. | 2. | 6. | 10. | — | |||
Flandriako Tourra | — | — | — | 3. | 9. | 1. | 3. | 76. | 7. | 3. | 4. | 1. | 17. | — | |||
Scheldeprijs | — | 10. | — | — | — | — | — | — | 1. | 9. | — | — | — | — | |||
Paris-Roubaix | — | — | 15. | 8. | 1. | 2. | 1. | 5. | 7. | 1. | 4. | 2. | 6. | 11. | |||
Flèche Brabançonne | — | — | — | — | 8. | — | — | 2. | 1. | — | — | 18. | 2. | — | |||
Amstel Gold Race | X | X | — | 16. | — | 3. | 8. | — | — | 1. | — | 1. | — | 9. | |||
Flèche Wallonne | — | — | — | 1. | — | 5. | 1. | — | 1. | 2. | — | 3. | 4. | — | |||
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | 8. | 2. | — | 1. | 3. | 1. | 1. | 1. | — | 1. | 6. | 6. | |||
Züricheko txapelketa | — | — | — | — | 12. | 4. | — | — | — | — | — | 2. | 7. | 4. | |||
Paris-Tours | — | — | 20. | — | 8. | — | — | — | 115. | 6. | — | 9. | — | 38. | |||
Lombardiako Giroa | — | — | 2. | 6. | 3. | — | 4. | 1. | 1. | UT | 2. | 6. | — | — | |||
Olinpiar Jokoak (errep.) | 12. | X | — | X | — | X | — | X | |||||||||
Munduko txapelketa | — | 29. | 12. | 1. | 8. | UT | 29. | 1. | 4. | 4. | 1. | 8. | 5. | 33. | |||
Belgikako txapelketa | — | 2. | 15. | — | 11. | 31. | 1. | 5. | 2. | 2. | — | 3. | — | 9. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Frantziako Tourra
Bost alditan irabazi zuen Eddyk Frantziako Tourra, 34 etapatan garaipena lortuta. Edizio berean, 3 norbanako klasifikapenetan (orokorra, erregularitatea eta mendia) irabazi duen txirrindulari bakarra da eta behin baino gehiagotan egin zuen hori. Egun gehienetan maillot horia soinean izan zuena ere bada: 96 egun.
- 1969an, orokorra, erregularitatea, mendia, konbinatua eta taldekakoa (FAEMA) ere irabazi zituen. Gainera, 6 etapa garaipen lortu zituen.
- 1970ean, orokorra, mendia, eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 8 etapa garaipen lortu zituen.
- 1971n, orokorra, erregularitatea eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 4 etapa garaipen lortu zituen.
- 1972an, orokorra, erregularitatea eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 6 etapa garaipen lortu zituen.
- 1973an, ez zuen parte hartu.
- 1974an, orokorra, konbinatua eta lehiakortasuna irabazi zituen. Gainera, 8 etapa garaipen lortu zituen.
- 1975ean, bigarren geratu zen orokorrean, baina lehiakortasuna jaso zuen eta 2 etapa garaipen ere lortu zituen.
- 1977an, 6. geratu zen orokorrean.
Aurrekoa Jan Janssen |
Frantziako Tourraren irabazlea 1969, 1970, 1971 eta 1972 |
Ondorengoa Luis Ocaña |
Aurrekoa Luis Ocaña |
Frantziako Tourraren irabazlea 1974 |
Ondorengoa Bernard Thévenet |
Italiako Giroa
Italiako Giroan 5 alditan izan zen garaile eta 24 etapa garaipen lortu zituen.
- 1967an, 9. izan zen orokorrean eta 2 etapa garaipen lortu zituen.
- 1968an, orokorra, erregularitatea, mendia eta taldekakoa (FAEMA) lortu zituen. 3 etapa garaipen ere bai.
- 1969an, gero ezezkoa esan bazuten ere, doping kontrolean positibo eman zuen eta deskalifikatua izan zen. Positibo faltsu honen aurretik 4 garaipen etapa lortuak zituen jada.
- 1970ean, orokorra eta taldekakoa (FAEMINO) lortu zituen. 3 etapa garaipen ere bai.
- 1972an, orokorra eta taldekakoa (Molteni) lortu zituen. 4 etapa garaipen ere bai.
- 1973an, orokorra, erregularitatea, konbinatua eta taldekakoa (Molteni) lortu zituen. 6 etapa garaipen ere bai.
- 1974an, orokorra eta konbinatua lortu zituen. 2 etapa garaipen ere bai.
- Bere azken Giroan, 1976an, 8. geratu zen orokorrean.
Espainiako Vuelta
Behin bakarrik hartu du parte, 1973an, eta Eddy Merckx garaile izan zen orokorrean, erregularitatean, tarteko helmugetan eta konbinatuan. Gainera, 6 etapa irabazi zituen.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan 3 garaipen lortu zituen profesional gisan eta bat amateur bezala; azkena, 1964an, Sallanchesen (Frantzia) eginiko txapelketan.
Maila profesionalean lortutako garaipenak hurrengoak izan ziren:
Klasikoak
Hauek izan ziren ezagunenak
Urtea | Milan- San Remo |
Flandriako Tourra | Gante-Wevelgem | Paris-Roubaix | Liège- Bastogne-Liège |
Flèche Wallonne | Amstel Gold Race | Züricheko txapelketa | Paris-Tours | Lonbardiako Giroa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1966 | Garaile | Utzi | 9.a | 15.a | 8.a | Utzi | 20.a | 2.a | ||
1967 | Garaile | 3.a | Garaile | 8.a | 2.a | Garaile | 16.a | 6.a | ||
1968 | 31.a | 9.a | 9.a | Gariale | 8.a | 3.a | ||||
1969 | Garaile | Garaile | 2.a | Garaile | 5.a | 3.a | 4.a | |||
1970 | 8.a | 3.a | Garaile | Garaile | 3.a | Garaile | 8.a | 4.a | ||
1971 | Garaile | 74.a | 14.a | 5.a | Garaile | Garaile | ||||
1972 | Garaile | 7.a | 3.a | 7º | Garaile | Garaile | 116º | Garaile | ||
1973 | 3.a | Garaile | Garaile | Garaile | 2.a | Garaile | 6.a | |||
1974 | 3.a | 2.a | 4.a | Utzi | 2.a | |||||
1975 | Garaile | Garaile | 6.a | 2.a | Garaile | 3.a | Garaile | 2.a | 9.a | 6.a |
1976 | Garaile | 17.a | 10.a | 6.a | 6.a | 4.a | 7.a | |||
1977 | 96.a | 11.a | 6.a | 9.a | 4.a |
Taldeak
Erreferentziak
- (Frantsesez) https://web.archive.org/web/20130617082319/http://www.rondevanvlaanderen.be/fr/elite-men/history/heroes/eddy-merckx
- (Gaztelaniaz) http://www.abc.es/personajes/famoso.asp?biografia=Eddy%20Merckx%20&historia=151
- (Gaztelaniaz) http://www.arcotriunfal.com/99/eddy_merckx.html
- (Frantsesez) https://web.archive.org/web/20110912112859/http://www.parismatch.com/Actu-Match/Sport/Actu/Merckx.-Le-Cannibale-tueur-du-Tour-306777/
Kanpo estekak
- Eddy Merckx - ProCyclingStats
- Txirrindulari bilatzailea: Eddy Merckx
- (Frantsesez) Lequipe.fr: La fiche de Eddy Merckx
- (Frantsesez) Lequipe.fr: La carriere d'Eddy Merckx
- (Frantsesez) http://www.monsieur-biographie.com/celebrite/biographie/eddy_merckx-10114.php Monsieur-biographie: Biographie de Eddy Merckx