Eddie Vedder
Eddie Vedder, jaiotzez Edward Louis Severson (1964ko abenduaren 23a, Evanston, Illinois) estatubatuar musikari, abeslari eta kantautore bat da. Mundu mailan nagusiki Pearl Jam rock taldeko abeslaria izateagatik ospetsua da. Ahots boteretsu eta nabarmena izateagatik ezaguna da, Rolling Stone aldizkarian "inoizko abeslari onenen" zerrendan zazpigarren postuan sailkatua izan zen.
Eddie Vedder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Louis Severson III |
Jaiotza | Evanston (Illinois), 1964ko abenduaren 23a (59 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jill Vedder (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Dieguito Academy (en) San Diego City College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, abeslaria eta musikaria |
Kidetza | Pearl Jam Temple of the Dog |
Izengoitia(k) | Jerome Turner, Wes C. Addle eta Jerome230 |
Genero artistikoa | rock rock alternatiboa indie folk (en) |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra ukelelea ahotsa |
Diskoetxea | J Records (en) Republic Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Vedderrek beste taldeetako disko eta abestietan ere parte hartu izan du.
Biografia
Chicago hiriko auzunea den Evanston hirian jaio arren, bere gurasoak Karen Lee Vedder eta Edward Louis Severson, Jr izan ziren. 1965ean bere gurasoak dibortziatzean, bere ama Peter Mueller izeneko gizon batekin berriz ezkondu zen. Hortaz, haurtzaroa Muellerren semea zela ustez eta Edward Mueller izenez hazi zen.
1970eko hamarkadaren erdialdera familia Kaliforniako hegoaldera lekualdatu zen, bertan musikaz zaletzen hasi zen. 1990an Seattle hirira bizitzera joan, grunge musika mugimenduan barneratu eta beste hainbat musikariekin batera Pearl Jam taldea sortu zuen.
Diskografia
Pearl Jam
- Ten (1991)
- Vs. (1993)
- Vitalogy (1994)
- No Code (1996)
- Yield (1998)
- Binaural (2000)
- Riot Act (2002)
- Pearl Jam (2006)
- Backspacer (2009)
- Lightning Bolt (2013)
Temple of the Dog
Urtea | Diskoa | Disketxea | Abestiak |
---|---|---|---|
1991 | Temple of the Dog | A&M | "Hunger Strike", "Wooden Jesus", "Pushin Forward Back", "Your Saviour" eta "Four Walled World" |
Bideoklipak
- "Hard Sun" (2007)
- "Guaranteed" (2008)
- "No More" (2008)
- "Better Days" (2010)
- "You're True" (2011)
- "Longing to Belong" (2011)
- "Can't Keep" (2011)
- "Sleeping by Myself" (2012)
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eddie Vedder |
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)