Ed Sheeran
Edward Christopher Sheeran (Hebden Bridge, Mendebaldeko Yorkshire, 1991ko otsailaren 17a), Ed Sheeran izenaz ezagunagoa, britaniar kantautorea da. Bere abestiak gehienbat pop, rock, folk, hip hop, indie eta akustiko generoetakoak izaten dira. Bere haurtzaroaren zati handi bat Framlinghamen, Suffolk, pasatu zuen bere guraso eta anai nagusiarekin batera. Oso gaztea zela elizan abesten hasi zen eta gitarra jotzen ere ikasi zuen.
Ed Sheeran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Christopher Sheeran |
Jaiotza | Halifax, 1991ko otsailaren 17a (33 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra ingelesa |
Familia | |
Aita | John Sheeran |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomas Mills High School (en) Academy of Contemporary Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikaria, gitarra-jotzailea, aktorea, abeslaria, kantugilea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Altuera | 1,72 metro, 5,8 oin |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-musika folk-pop (en) pop musika herri-kanta hip hop musika rapa |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa live looper (en) |
Diskoetxea | Asylum Records Atlantic Records Elektra Records |
edsheeran.com | |
|
2005. urtean hasi zen bere musika karrera serioski hartzen. Artista independente bezala sei grabazio luze grabatu ondoren, Jamie Foxx aktoreak bere Los Angeleseko irrati programara gonbidatu zuen. Hala, kontratu diskografiko bat sinatu zuen Atlantic Recordsekin eta bere lehen «materiala» prestatzen hasi zen. Honen ondoren Later... with Jools Holland programan agertu zen «The A Team», bere lehen bakarkakoa interpretatzeko. Abestiak 1,3 milioi kopia saldu zituen mundu mailan, eta era berean lehen hamar abesti onenen asteroko zerrendetan postua izatea lortu zuen Australia, Erresuma Batua, Zeelanda Berria, Herbehereak, Irlanda eta Norvegia bezalako herrialdeetan. Bere mundu mailako arrakastarekin jarraitzeko Sheeranek «You Need Me, I Don't Need You», «Lego House» eta «Drunk» abestiak atera zituen merkatura ondo jasoak izan zirenak.
2011ko irailean merkatura atera zuen ""+"" (plus bezala ahoskatua), bere lehen estudioko albuma. Honek lehen zenbakia lortu zuen Australia, Irlanda, Erresuma Batua etaZeelanda Berriko zerrendetan eta horretaz gain, bi milioi kopia baino gehiago saldu zituen. Bere disko promozionatzen segitzeko «Small Bump» deituriko abestia argitaratu zuen, zeinak harrera ona izan zuen Europan eta Ozeanian. Sheeranek mundu mailan ezagutza irabazi zuen One Direction deituriko britaniar-irlandar boy bandarekin «Little Things» lana ateratzean edota Taylor Swift estatubatuar country abeslariarekin egindako «Everything Has Changed» abestiarekin.
Bestetik, Ed Snow Patrol eta Taylor Swiften teloiaria izan da beren Fallen Empires Tour eta Red Tour biretan. Artista bezala lortutako gauzen artean 2011n lorturiko Q Award-a, 2012an irabazitako bi BRIT eta Grammyetarako 5 izendapenak daude. Filantropo bezala, Sheeranek kontzertu benefiko bat antolatu zuen Bristolen, Erresuma Batua, non £40 000 bildu zituen beranduago kaleko sexu langileei eman izan zitzaienak.
Ikus, gainera
- The A Team abestia.
Kanpo estekak
- Ed Sheeranen orri ofiziala (Ingelesez).
- Ed Sheeranen Myspace (Ingelesez).
- Ed Sheeranen Facebooka (Ingelesez).
- Ed Sheeranen Twitterra (Ingelesez).
- Ed Sheeranen YouTubeko kanala (Ingelesez).