Ecser
Ecser (eslovakieraz, Ečer) Hungariako herria da, Pest eskualdean, Budapest hiriburutik hurbil.
Ecser | ||
---|---|---|
municipality of Hungary (en) ![]() | ||
![]() Herriko eliza katolikoa. ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Probintzia | Pest | |
Izen ofiziala | Ecser | |
Posta kodea | 2233 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 47°26′40″N 19°19′34″E | |
![]() | ||
Azalera | 13,1 km² | |
Altuera | 121 | |
Mugakideak | Budapest | |
Demografia | ||
Biztanleria | 4.114 (2023ko urtarrilaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 248.05 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 29 | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.ecser.hu/ |
Kokapena
![](../I/Vac.png.webp)
Ecser ([ˈɛʧɛr], "etcher" irakurtzen da) Budapesten hego-ekialdean, Ferihegy aireportutik gertu dago. Maglód, Vecsés, Gyömrő eta Üllő herriak ditu inguruan. 120a trenbidea igarotzen da bertatik (Budapest-Újszász-Szolnok linea).
Historia
Ecser-ren lehen aipamen idatzia 1315eko abenduaren 15ekoa da, nahiz eta herria 896an eraiki zen (hungariarrak bertara heltzean). Kondairaren arabera, herriari bere izena Árpád printzeak eman zion (hungarieraz, cser hitzak haritza esan nahi du). 1526-1686 bitartean, Otomandar Inperioaren menpean, herria bertan behera gelditu zen; bertako biztanlean 1699an itzuli ziren. XVIII. mendean bertako kondeak eslovakiar jatorriko herritarrak ekarri zituen.
Kultura
Eraikin historikoei dagokienez, 1740ko eliza (katolikoa) da monumentu aipagarriena. Horrez gain, Ecser ezaguna da bertan egiten den dantza herrikoiarengatik ere (Ecseri lakodalmas Ezkontza Ecser-ren). Herriko armarrian hiru elementu horiek ageri dira: eliza, ezkontza dantza eta haritza.
Senidetutako herriak
- Zlaté Klasy (Eslovakia)
- Kumbağ (Turkia)
![]() ![]() |
Artikulu hau Hungariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |