Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxan (gaztelaniaz Ecologistas en Acción, katalanez Ecologistes en Acció, galizieraz Ecoloxistas en Acción) Espainiako 300 taldetik gora batzen dituen konfederazio ekologista da. Lurraldekako federazioen bidez dago egituratuta. Federazioa duten lurraldeak hauek dira: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Katalunia, Madril, Hego Euskal Herria[1] (Ekologistak Martxan (Euskal Herria) da Hego Euskal Herriko federazioa), Extremadura, Errioxa, Melilla, Valentzia eta Murtzia.
Konfederazioaren bultzatzaileen artean Ramón Fernández Durán (1947-2011) dugu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Xedea, Ikuspegia eta Baloreak» Ekologistak Martxan - Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.