Echeveria
Echeveria Crassulaceae familiako genero polifiletikoa da. 393 espezie inguru ditu. Naturan Estatu Batuetako hego-mendebaldean, Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean hazten dira, eskualde idor, erdi idor eta epeletan zehar.
Echeveria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Saxifragales |
Familia | Crassulaceae |
Subfamilia | Sempervivoideae |
Generoa | Echeveria DC. |
Izena
Landare mota honi izena 1828an eman zion Augustin Pyramus de Candolle botanikari suitzarrak, Atanasio Echeverría Godoy (1771-1804) mexikar naturalista eta marrazkigilearen omenez, zeinak Mexikoko floraren irudi bilduma handi bat osatu zuen (landare hauek tarteko). Etxeberria euskal deituraren aldaera bat da izena, beraz[1].
Zaintza
Echeveria espezie asko ezagunak dira lorategiko landare apaingarri gisa[2]. Lehortearen aurrean erresistenteak dira, baina maiz ureztatu eta ongarriekin egiten dute onena. Itzala eta izozteak jasaten dituzte. Hosto zukutsuak dituzte, eta moztutako hostoak landatuz gero ugaltzen ahal dira.
Iruditegia
- Echeveria imbricata loretan.
- Loreak dituenean duen forma tipikoa.
- Echeveria runyonii.
- Echeveria multicaulis.
- Echeveria elegans.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Cerón, Alberto. «Resguardan la colección más grande del mundo del género Echeveria» México Ciencia y Tecnología (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- «Etxeko landareak» Endanea Garden (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).