Ebroko gudua

Ebroko gudua Espainiako Gerra Zibilan jazo ziren gudu guztien artean handiena izan zen. Ebroko haranaren behe ibarrean gauzatu zen, Tarragonako probintziako mendebaldean dagoen Terra Alta eskualdea eta Zaragozako probintziaren ekialdeko eremuan, hain zuzen ere. 1938ko uztaila eta azaroaren artean jazo zen. Gerra honetako odoltsu eta luzeena ere izan zen.

Ebroko gudua
Espainiako Gerra Zibila
Ebroko guduaren mapa.
Data1938ko uztailaren 25etik azaroaren 16ra
LekuaEbro ibaiaren ibilbidea, Mequinenza eta Amposta udalerrien artean.
Koordenatuak41°09′50″N 0°28′30″E
EmaitzaGaraipen frankista erabakiorra.
Gudulariak
Espainia Espainiako Bigarren Errepublika Espainia Alde Nazionala
Buruzagiak
Espainia Gotthard Heinrici
Espainia Juan Modesto
Espainia Enrique Líster
Espainia Manuel Tagüeña
Espainia Etelvino Vega
Espainia Juan Hernández Saravia
Espainia Vicente Rojo Lluch
Espainia Juan Yagüe
Espainia Rafael García Valiño
Espainia Delgado Serrano
Espainia
Espainia Francisco Franco
Indarra
100.000 gudari
70-80 kanpaniako bateria
hegazkinen aurkako 27 artileria pieza
150 hegazkin
98.000 gudari
400 hegazkin baino gehiago
200 artileria pieza
Galerak
10.000 hildako
34.000 zauritu
19.563 preso
~70 hegazkin lurreratuak
6.500 hildako
30.000 zauritu
5.000 preso
~50 hegazkin lurreratuak

Gertaerak

1938ko uztailaren 25ean, Ebroko gudua hasi zen, 1936ko Gerrako batailarik luze eta bortitzena. Ia 17.000 pertsona hil ziren bertan. Errepublikaren aldekoak irabazten hasi baziren ere, frankistek abiazio naziaren laguntzarekin egindako kontraerasoaren ostean irabazi zuten eta gerra irabazteko erabakigarria izan zen. Si me quieres escribir kantu herrikoiak ongi islatzen du bataila hartan murgilduta zeuden errepublikanoen egoera.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.