Ebelina Mandarina
Ebelina Mandarina Castillo Suarezek idatzitako haurrentzako lehen liburua da. Lehen argitaraldia 2010ean egin zuen Erein argitaletxeak, Leire Urbeltz ilustratzaileak egindako marrazkiekin[1].
Ebelina Mandarina | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Castillo Suarez |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Ebelina Mandarina |
Ilustratzailea | Leire Urbeltz |
Argitaletxea | Erein |
ISBN | 978-84-9746-568-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Argumentua
Protagonista Ebelina Mandarina ezizena duen neska da. Zirku-jotzaileen familiakoa da eta trapezista izan nahi du, ama bezala, baina altuerak beldurra ematen dio. Familiari eta lagun misteriotsu bati esker, pixkanaka beldurra gainditzen du eta bizitzan lehen aldiz aritzen da zirkuan[2].
Pertsonaiak
- Ebelina (Ebelina Mandarina), protagonista, neska kaskagorria. Zirkuan bizi da eta trapezista izan nahi du.
- Ebelina Maleva, Ebelinaren ama, errusiar trapezista.
- Jexuxmari Sestorain, Ebelinaren aita, aurkezlea.
- Joxejuan Sestorain (Boris Konixev), Ebelinaren osaba, animalien hezitzailea.
- Katerina, Ebelinaren laguna, Moldaviatik etorria.
- Kasimiro, zirkuko tximinoa.
Sariak
- Xabier Lizardi saria (2009)[3]
Erreferentziak
- «Ebelina Mandarina» Erein.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- Iturriotz, Amaia. «Castillo Suarez: Ebelina Mandarina» Otamotz 163 2011-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- «XXVIII. Lizardi Saria Castillo Suarez nafarrarentzat» Diario Vasco 2010-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.