Ebasketa
Ebasketa akzio delitu bat da, hau da, ekintza aktibo bat aurrera eramateagatik sortzen da eta ezin da ez-egite (omisio) jarrera batengatik sortu. Horrez gain, dolozko delitu bat da, hots, fede txarrez eta nahita egiten da, ezinezkoa baita zuhurtziagabekeriaz egitea.
Espainiako 1995eko Zigor Kodeko II. Liburuko XIII. Tituluan ondare eta ordena sozioekonomikoaren kontrako delituak arautzen dira. Ondare-delitu gehienak ezbidezko aberastearen ideian oinarritzen dira: subjektu aktibo batek (delitua burutzen duenak) irabaziak lortzen ditu subjektu pasibo baten kontura (kaltea jasotzen duena). Beraz, beti aurkituko dugun elementua irabazi asmoa izango da. Botere legegileak ondarearen kontrako delituak zigortzen ditu eta helburua ondasun eta eskubide sozioekonomikoak babestean datza.
Ildo beretik, ezbidezko aberaste hori sortzen duten ondare delituak bi multzotan sailkatzen dira: jabetze-delituak eta iruzur-delituak.
Jabetze-delituak, jabearen edo edukitzailearen borondatearen aurka burutzen dira, eta normalean ondarearen lekualdatze fisikoa gertatzen da. Iruzur-delituetan, aldiz, delitugileak biktimaren kooperazioa lortzeko subjektu pasiboaren borondatea manipulatzen du.
Lehenengo multzoan ebasketa eta lapurreta sartzen dira; eta bigarrenean, berriz, iruzurra, bidegabeko jabetzea, administrazio ezleiala eta ondasunen ezkutatzea.
Egiletza eta partaidetza
Ebasketa delituaren autorea, zentzu hertsian, beste baten ondasuna hartzen duena da. Bitartezko egiletza ere posible da: ezer ez dakien hirugarren bat erabiltzen denean gauza ebasteko, gero autoreari emango diona; adibidez Jonek Maiderri mahai gainean dagoen mugikorra pasatzeko eskatzen dio, berea ez dena. Maiderrek pasatzen dio ez dakielako Jonena ez dela (Maiderrek ez du doluz jokatu). Hortaz, Jonek Maider erabiltzen du delitua burutzeko.
Ildo beretik, indukzioa egon daiteke delituaren autoreak pertsona egotzezinak erabiltzen baditu delitua burutzeko (adingabeak, ezgaiak). Are gehiago, adingabeak 16 urte baino gutxiago baldin baditu, astungarria izango litzateke Zigor Kodeko 235.8 artikuluaren arabera.
Egilekidetza ere egon daiteke delitu honetan: bi pertsona edo gehiagok elkarrekin delitua burutzen dutenean egilekidetza izaten da.
Bestetik, partaidetza gertatzen da autoreari delitua burutzeko laguntzen badiote (laguntzen diona partaide bezala zigortua izango da Zigor Kodeko 29. artikuluak arautzen duen moduan).
Delituaren exekuzioa
Buruketa
Delituaren exekuzioan delitua bete, bukatu edo guztiz aurrera eraman den ala saiakuntza huts batean geratzen den aztertzen da. Espainiako legediaren arabera ebasketa burutzearen egintza “hartzea” (tomar) balitz bezala deskribatzen da eta horrek burutzapena noiz betetzen den zehaztea zailtzen du. Bi teoria daude (gutxiengo batzuek oraindik defendatzen dituztenak) delitua noiz burutzen den argitzeko:
- Alde batetik, gauza ukitu soilarekin delitua burutzen dela aitortzen duen teoria.
- Bestetik, gauzaren edukitza eraginkorrarekin delitua burutzen dela babesten duen teoria dago.
Hala ere, bi tesi hauek batzen dituen erdibideko teoria bat dago, galdatzen duena delitugilearen partetik gauzaren xedapena (disponibilidad) delitua burututzat jo ahal izateko. Eta erdibideko teoria hau da Espainiako jurisprudentziak jarraitzen duena, bereziki ebaslearen jazarpenari begira.
Ildo horretatik, ebasketa burututzat (consumada) joko da: baldin eta delitugileak ebatsitako gauza erabili ahal izan badu. Kasu horretan, ebatsi duen momentutik delitu burututzat jotzen da. Adibidez: Martak mahai baten gainean dagoen mugikorra hartzen du. Mugikorrak norbaitek lapurtzekotan pizten den lokalizatzaile bat duenez, hurrengo egunean poliziak badaki mugikorra berak duela. Gauza ebatsi duenetik jazarpena hasi arte Martak denbora izan du mugikorra erabiltzeko. Beraz, ebasketa burutu da (nahiz eta geroago poliziak Marta harrapatu).
Bestetik, saiakera moduan zigortuko da jazarpena gauzaren edukitzarekin hasi den kasuetan (in fraganti kasuetan). Esate baterako: Martak kaletik doan emakume bati mugikorra kentzen dio konturatu gabe albotik polizia pasatzen ari zela. Orduan poliziak beraren atzetik doaz mugikorra berreskuratzeko. Ez denez denborarik pasatu ebasketaren ekintzatik jazarpena gertatu den arte, ez da egon gauzaz xedatzeko momenturik eta, ondorioz, ebasketa saiakeran geratu da.
Saiakera izango da halaber, adibidez: Aitorrek eskua Ainhoaren poltsan sartzen badu mugikorra ebasteko, baina barruan ez dago mugikorrik.
Bestalde, kontuan izan behar da saiakerak bukatuak edo bukatugabeak izan daitezkeela.
Ebasketa modalitateak eta zigorrak
Ebasketa delitua tipo (modu) ezberdinetan aurkezten da: oinarrizko tipoa, tipo arindua eta hamar azpitipo astunduak. Guztiek oinarrizko tipoaren egitura jarraitzen dute.
Oinarrizko tipoa
Espainiako Zigor Kodearen 234.1 artikuluaren arabera zigortzen da:
« | 1. El que, con ánimo de lucro, tomare las cosas muebles ajenas sin la voluntad de su dueño será castigado, como reo de hurto, con la pena de prisión de seis a dieciocho meses si la cuantía de lo sustraído excediese de 400 euros | » |
Artikulu horren arabera, beharrezkoa da osten den gauza beste batena izatea eta beraren jatorrizko jabearen baimenik gabe hartzea, eta irabazteko asmoarekin burutzea delitua. Horrez gain, oinarrizko modalitate hau aplikatu ahal izateko, ebatsitako objektuak 400€ baino gehiagoko balioa izan behar du. Gauzaren balioa peritu batek zehaztuko du (dirua ez denean) merkatuaren irizpideen arabera.
Zigor hau ezartzen da: 6-18 hilabete arteko kartzela.
Tipo arina
Zigor Kodearen 243.2 artikuluan arautzen da:
« | 2. Se impondrá una pena de multa de uno a tres meses si la cuantía de lo sustraído no excediese de 400 euros, salvo si concurriese alguna de las circunstancias del artículo 235. | » |
Hau da, oinarrizko tipoa burutzen denean baina ostutako objektuak 400€ baino gutxiagoko balioa badu, ebasketa delitu arin gisa kalifikatuko da.
Zigor hau ezartzen zaio delituari: 1-3 hilabete arteko isuna.
Tipo astundua
Zigor Kodearen 234.3 artikuluak ebasketaren oinarrizko tipoa eta tipo arindua astuntzen du delitua burutzeko alarma- edo segurtasun-aparatuak baliogabetu direnean:
« | 3. Las penas establecidas en los apartados anteriores se impondrán en su mitad superior cuando en la comisión del hecho se hubieran neutralizado, eliminado o inutilizado, por cualquier medio, los dispositivos de alarma o seguridad instalados en las cosas sustraídas | » |
Zigorrak: ebastutakoak 400€ baino gehiago balio badu, 12-18 hilabete arteko kartzela-zigorra ezartzen da; 400€ baino gutxiago balio badu, 2-3 hilabete arteko isuna (goiko erdian).
Horretaz aparte, ZK 235.1 artikuluak zigorra larriagotzen duten inguruabarren zerrenda azaltzen du. Egoera horietan, 1-3 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen da. Inguruabarrak izango dira:
- Ebatsitako gauza balio kultural berezikoa izatea (artistikoa, historikoa, kulturala edo zientifikoa) (KP 235.1.1º art.): balio berezia izateko ez da beharrezkoa horrela adierazita egotea ziurtagiri batean, baizik eta aski da epaileak edo auzitegiak horrela adieraztea.
« | 1.º Cuando se sustraigan cosas de valor artístico, histórico, cultural o científico. | » |
Ebatsitako gauza premia-premiazkoa izatea (KP 235.1.2º art.): (elikagaiak, medikamentuak, arropa, erregaia), baldin eta ebasketa horrek hornidura gabetze egoera eragiten badu.
« | 2.º Cuando se trate de cosas de primera necesidad y se cause una situación de desabastecimiento. | » |
}
Elektrizitatearen, hidrokarburoen, telekomunikazioen edo bestelako interes orokorra asetzera bideraturiko horniketa azpiegituren osagaien ebasketa (hodiak, kableatzea, ekipoak edo osagaiak) (KP 235.1.3º art.).
« | 3.º Cuando se trate de conducciones, cableado, equipos o componentes de infraestructuras de suministro eléctrico, de hidrocarburos o de los servicios de telecomunicaciones, o de otras cosas destinadas a la prestación de servicios de interés general, y se cause un quebranto grave a los mismos. | » |
Nekazaritza - produktuen edo horiek lortzeko erabiltzen diren tresnen edo baliabideen ebasketa, baldin eta nekazaritza-ustiategietan burutzen bada (KP 235.1.4º art.).
« | 4.º Cuando se trate de productos agrarios o ganaderos, o de los instrumentos o medios que se utilizan para su obtención, siempre que el delito se cometa en explotaciones agrícolas o ganaderas y se cause un perjuicio grave a las mismas.” | » |
Burutzen den ebasketa larria bada, ebatsitako gauzaren balioari erreparatuz (KP 235.1.5º art.).
« | 5.º Cuando revista especial gravedad, atendiendo al valor de los efectos sustraídos, o se produjeren perjuicios de especial consideración. | » |
Ebasketaren biktima edo biktimaren familia egoera ekonomiko larrian geratzen bada edo haren inguruabar pertsonalez baliaturik burutu bada (KP 235.1.6º art.).
« | 6.º Cuando ponga a la víctima o a su familia en grave situación económica o se haya realizado abusando de sus circunstancias personales o de su situación de desamparo, o aprovechando la producción de un accidente o la existencia de un riesgo o peligro general para la comunidad que haya debilitado la defensa del ofendido o facilitado la comisión impune del delito. | » |
Ebasketa burutu duena izaera bereko beste hiru delituengatik kondenatua izan bada (KP 235.1.7º art.). Adibidea: ebasketa burutu aurretik kondenatua izan bada alarma- edo segurtasun-aparatuak baliogabetuz burututako ebasketagatik, etxe batean sartuz burututako lapurretagatik eta elektrizitatearen kableatzea ebasteagatik.
« | 7.º Cuando al delinquir el culpable hubiera sido condenado ejecutoriamente al menos por tres delitos comprendidos en este Título, siempre que sean de la misma naturaleza. No se tendrán en cuenta antecedentes cancelados o que debieran serlo. | » |
Ebasketa burutzeko 16 urte baino gazteago den pertsona batez baliatu bada (KP 235.1.8º art.).
« | 8.º Cuando se utilice a menores de dieciséis años para la comisión del delito. | » |
Ebasketa burutu duena talde antolatu edo kriminal baten kide bada (KP 235.1.9º art.).
« | 9.º Cuando el culpable o culpables participen en los hechos como miembros de una organización o grupo criminal que se dedicare a la comisión de delitos comprendidos en este Título, siempre que sean de la misma naturaleza | » |
Era berean, inguruabar horietako bi edo gehiago suertatzen diren kasuetan, 2-3 urte arteko kartzela izango da zigorra (goiko erdia):
« | 2. La pena señalada en el apartado anterior se impondrá en su mitad superior cuando concurrieran dos o más de las circunstancias previstas en el mismo. | » |
Ibilgailuak erabiltzeko ebasketa
Aurreko atalean azaldutako ebasketen tipoez gain, Zigor Kodeko 244.1 artikuluan motordun ibilgailuak erabiltzeko ebasketa eta lapurreta arautzen da.
Ebasketa burutzeko betekizun hauek behar dira:
- beste batena den motordun ibilgailu bat ostea edo erabiltzea beraren jatorrizko jabearen baimenik gabe.
- ibilgailuaz jabetzeko asmoa ez izatea.
- ibilgailua ostu eta hurrengo 48 orduetan bere jabeari itzultzea.
Beraz, delitu hau ez da soilik burutzen ibilgailua osteagatik, baizik baita baimenik gabe erabiltzeagatik ere. Zigorra bi motatakoa izan daiteke (bata edo bestea, ez biak batera):
- Gizartearentzako lanak: 31 - 90 egun artean.
- Isuna: 2 - 12 hilabete artean.
Ibilgailua ostu eta hurrengo 48 orduetan itzultzen ez bada, ebasketa oinarrizko tipotzat joko da eta ebasketari ezartzen zaion zigorra aplikatuko da (KP 244.3).
« | 1. El que sustrajere o utilizare sin la debida autorización un vehículo a motor o ciclomotor ajenos, sin ánimo de apropiárselo, será castigado con la pena de trabajos en beneficio de la comunidad de treinta y uno a noventa días o multa de dos a doce meses, si lo restituyera, directa o indirectamente, en un plazo no superior a cuarenta y ocho horas, sin que, en ningún caso, la pena impuesta pueda ser igual o superior a la que correspondería si se apropiare definitivamente del vehículo.
2. Si el hecho se ejecutare empleando fuerza en las cosas, la pena se aplicará en su mitad superior. 3. De no efectuarse la restitución en el plazo señalado, se castigará el hecho como hurto o robo en sus respectivos casos.” |
» |
Konkurtsoa
Delituen konkurtsoa gertatzen da pertsona batek delitu bat baino gehiago burutzen duenean. Arauen konkurtsoa gertatzen da, berriz, delitu bati arau bat baino gehiago aplikagarri zaionean. Ebasketaren delituari erreparatuz, konkurtso hauek gerta daitezke:
Delituen konkurtso erreala egongo da ebasketa bat baino gehiago burutu direnean (lekuak eta denborak ez dute zertan berdinak izan). Adibidez: 2017ko martxoaren 1ean mugikor bat ebasten du, martxoaren 23an praka batzuk, eta ekainaren 5ean eguzki-betaurrekoak.
Delitu jarraitutzat kalifikatuko da gauza bat baino gehiago ebatsi direnean baina helburua ekintza bakarra denean (askotan gertatzen da konkurtso hau). Adibidez: ikasle batek liburutegiko mahai gainean uzten ditu ordenagailua, bi eskuliburu eta motxila (barruan kartera, etxeko giltzak eta abar du). Beste ikasle batek dena motxila barruan sartu eta joaten da. Egoera horretan helburua dena ebastea zen eta zigorra zehazteko gauzen balio globala izango da kontuan (ZK 74. artikuluaren arabera).
Furtum possesionis
Furtum possessionis Zigor Kodearen 236. artikuluan arautzen da. Ebasketa mota honetan ondasunaren jabeak (edo beste pertsona batek ondasunaren jabearen baimenarekin) ondasunaren edukitzaileari gauza osten dio. Ebasketa honen berezitasuna subjektu aktiboan datza: gauza higigarriaren jabea edo baimenarekin jarduten duen norbait da. Hau da, ondasuna lapurtzen duen pertsona horren jabe zilegia da (jabetza du baina ez edukitza) eta edukitzaileari (edukitza du baina ez jabetza) kentzen dio.
Ebasketa burutzeko indarra, biolentzia edo intimidazioa erabiltzen bada, furtum possessionis izango da. Hala ere, indarra, biolentzia edo intimidazioaren erabilerak beste delitu bat sortzen badute (esaterako, kalteak edo lesioak), konkurtso baten aurrean egongo gara.
Adibidez: Aniak (jabea dena) bizikleta bat du (jabea da) eta Maiteri alokatzen dio (edukitzailea). Egun batean, Ania Maiteren etxera doa eta bizikleta eramaten du. Kasu honetan Aniak berea den gauza bat ostu duenez, ez da ebasketa arrunt bat, baizik eta furtum possessionis delitua.
Beste adibide bat: kotxe baten jabeak tailerrera eramaten du kotxea konponketa batzuk egiteko eta behin konponduta tailerrera doa kotxea hartzera faktura ordaindu gabe.
Zigor Kodeak 1 eta 3 hilabete arteko isuna ezartzen du baldin eta ebatsitako ondasunak 400€ baino gutxiagoko balorea badu, eta 3 eta 12 hilabete arteko isuna gehiago izanez gero.
Argi izan behar da egintza ebastean oinarritzen dela eta ezin da nahastu kasu hauekin:
- maula: ondasuna lortu iruzurren bidez
- ondasuna lortu, aurkitu egin delako
Ebasketaren eta lapurretaren arteko desberdintasuna
Lapurretaren eta ebasketaren arteko ezberdintasuna indarkeria edota larderiaren erabilpenean datza. Beraz, ezaugarri horiek daudenean, lapurreta delitua burutzen da; esan daiteke, nolabait, ebasketa delitu oinarrizkoa dela eta gehiegizko indarkeriarekin burutzen denean lapurreta delitua izatera pasatzen dela.
Horrez gain, lapurreta delituarengatiko zigorrak ebasketarenak baino handiagoak dira.
Bukatzeko, adierazi beharra dago bi lapurreta mota existitzen direla: indarkeria gauza baten gainean gertatzen denean, Zigor Kodeko 238 eta 241 artikuluen artean arautzen dena; eta indarkeria edo larderia izaten denean pertsona baten kontra.
Erreferentziak
- Muñoz Conde, F. 2015. Capítulo XVI: delitos contra el patrimonio. En Derecho penal Parte especial, págs. 321-341. Valencia: Tirant lo blanch.
- Juan Córdoba Roda, Mercedes García Arán. 2004. Libro II. Título XIII: delitos contra el patrimonio y contra el orden socioeconómico. En Comentarios al Código Penal - Parte Especial, Tomo I, págs. 615-652. Madrid: Marcial Pons.
- Jesús Mª Silva Sánchez, Ramón Ragués i Vallès. 2015. Tema 10: delitos contra el patrimonio (I). En Lecciones de Derecho Penal, Parte Especial, págs. 225-233, 250. Barcelona. Atelier.
- Carlos María Romeo Casabona. 2016. Capítulo 15: delitos contra el patrimonio y contra el orden socioeconómico I. Hurtos. Robos. Extorsión. Robo y hurto de uso de vehículos. Usurpación. En Derecho Penal, Parte Especial, págs. 329-338, 351. Granada: Comares.
- Pérez Lamarca, C., Alonso de Escamilla, A., Mestre Delgado, E. y Rodríguez Núñez, A. Tema 13: Delitos contra el patrimonio y contra el orden socioeconómico. En Delitos. La parte especial del Derecho penal, 325-346. Madrid: DYKINSON S.L.