Easy Rider
Easy Rider 1969ko Dennis Hopper estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen road movie generoko filma bat da. Bertan Dennis Hooperrez gain, Peter Fonda eta Jack Nicholson aktoreek ere antzeztu zuten.
Easy Rider | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | Easy Rider |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta ekintza-filma |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, New Orleans, Mexiko Berria, Malibu eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Dennis Hopper |
Gidoigilea(k) | Peter Fonda Dennis Hopper Terry Southern |
Antzezlea(k) | |
Jack Nicholson Peter Fonda Dennis Hopper Phil Spector Karen Black Toni Basil (en) Luke Askew Robert Walker Warren Finnerty (en) Luana Anders Michael Pataki Carrie Snodgress Bridget Fonda Dan Haggerty | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Fonda |
Konpainia ekoizlea | Raybert Productions (en) |
Ekoizle eragilea | Peter Fonda |
Edizioa | Donn Cambern (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roger McGuinn |
Argazki-zuzendaria | László Kovács |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Historia | |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 42. Oscar Sariak Jack Nicholson Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 42. Oscar Sariak Peter Fonda, Dennis Hopper, Terry Southern |
Jatorrizko aurrekontua baino 100 bider etekin gehiago lortu zuen. Estreinatu eta lasterrera kultuzko filma bilakatu zen, estatubatuar kontrakultura eta motorzaleen erreferentziazko filma. Filmaren ezusteko arrakastak zuzendariari nolabaiteko ospea eman zion, baina honek ez zuen ospe hori ongi kudeatu.
Filmaren espiritua honako esaldi honek ongi laburbiltzen du:
« | Jende guztiak aske izan nahi du, gora eta behera askatasun indibidualaz hizketan. Baina gizon aske bat ikusten dutenean... kakalarria sartzen zaie. | » |
Argumentua
Wyatt (Peter Fonda) eta Billy (Dennis Hopper) gazteek AEBak zeharkatzeko abentura edo bidai bati ekingo diote, euren azken helburua New Orleans hiriko Mardi Gras inauterira ailegatzea delarik (bidebatez droga kontrabandista gisa lan egiteko ere kontratatuak direlarik). Biek motozikleta bana erosi eta estatubatuar gizartearen aurpegi ezberdinak ezagutzeko beta emango dien bidaiari ekingo diote.
Bidean aurrera doazela ezohiko hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte, tartean arrantxero bat eta bere familia, bai eta autoestopista hippie bat, azkenean herri batean baimenik gabe desfilatzeagatik atxilotuko dituztelarik. Han abokatu mozkorti bat (Jack Nicholson) ezagutuko dute, honek bi gazteak kartzelatik ateratzeaz gain, haiei elkartuz bidaia egiteko erabakia hartuko du.
Aktoteak
- Peter Fonda ... Wyatt
- Dennis Hopper ... Billy
- Jack Nicholson ... George Hanson
- Antonio Mendoza ... Jesús
- Phil Spector ... Connection
- Mac Mashourian ... Bizkarzaina
- Warren Finnerty ... Arrantxeroa
- Tita Colorado ... Arrantxeroaren emaztea
- Luke Askew ... Errepideko ezezaguna
- Luana Anders ... Lisa
- Sabrina Scharf ... Sarah
- Sandy Brown Wyeth ... Joanne (Sandy Wyeth gisa)
- Robert Walker Jr. ... Jack (Robert Walker gisa)
- Robert Ball ...1. mimoa
- Carmen Phillips ... 2. mimoa
- Ellie Wood Walker ... 3. mimoa (Ellie Walker gisa)
Soinu banda
Byrds, Steppenwolf, The Band taldeen eta Jimi Hendrix musikariaren abestiz osatutako soinu banda du, euren abestien eskubideak musu truk laga zituztelarik (zinema eta rock musikaren historiako kasu bakanenetakoa), honek filmari askatasun giro berezia ematen diolarik.
Bitxikeriak
- Zinema eta ekoizpen independientearen aitzindarietako bat izan zen.
- Bere ekoizpenaren kostuaren 100 bider diru etekin irabazi zuen.
- Filma ha "Ihesaldia" italiar filman oinarrituta dago.
Kanpo estekak
- "Easy Rider" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)