East Kilbride
East Kilbride (Eskoziako gaeleraz: Cille Bhrìghde an Ear, eskozieraz: East Kilbride), Eskozia erdialdeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdeko handiena. 2013ko erroldaren arabera 74.395 biztanle ditu eta Eskoziako seigarren udalerri handiena da.
East Kilbride Cille Bhrìghde an Ear East Kirkbride | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°46′00″N 4°11′00″W |
Demografia | |
Biztanleria | 75.120 (2016) 709 (2013) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01355 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
Planifikatutako herri hau Cathkin Braesen hegoaldean dago, Glasgowko erdigunetik 13 kilometrotara hego-ekialderantz. Clyde ibaiaren adarra den Rotten Calder ibaiak herriko ekialdea zeharkatzen du.
Etimologia eta Historia
Aintzinatik populatua izan da, hori erakusten dute behintzat bertan aurkituriko hilobi zaharren eta erromatarren garaiko txanpon eta sandaliek.
East Kilbride edo gaeleraz Cille Bhrìghde an Ear (euskaraz Brigidaren ekialdeko eliza) izenak Irlandako Brigida santuarengan du jatorria. Honek V mendean "Haritaren eliza" sortu zuen Iralandako Kildaren eta VI mendean bertako monjeek Eskoziara jo zuten eta kristautasunaren aurreko garaietako puztu sakratu baten gainean eraiki zuten eliza berria. Mendeetan zehar hainbat alditan izan da suntsitua eta berreraikia, eta gaur egungo eliza hasierakoarengandik 50 metrotara kokaturik dago.
Lurraldea Calderglen eremuan kokaturik zegoen eta baso zabal batek estaltzen zuen. XIV mendean Calderwood gaztelua eraiki zen eta bertatik agindu zuen Calderwoodeko Maxwell familiak. Dena dela ez zen asko populatu, 1930 urtean 900 biztanle baino ez zituen eremuak.
Glasgoetik hain gertu egonik XX mendean industrializazioa iritsi zen eta angile ugari etorri ziren. 1947an Eskozian planifikaturiko bost herri berrien arteko lehenengoa izan zen. Gaur egun Glasgow Handiaren parte da.
Ekonomia
Herriaren erdigunea Eskoziako merkatal-zentru handienak osatzen du, 106.030 m²-ko azalera duena.
Whitelee Wind Farm Erresuma Batuko kostaldeko errota eolikoen egitura handiena da eta Europako bigarrena. 215 turbina eoliko ditu eta 539 megawatt sortzen ditu. Eskoziako gobernuaren helburua zen 2011 urterako argi-indarraren %31 bertan sortzea eta 2020rako %100a.
Ondasun nabarmenak
- Santa Brigidaren eliza
- Mains gaztelua
- Whitelee Wind Farm
Iruditegia
- Mains gaztelua.
- Torrance etxea.
- Whitelee Wind Farm.
- Dollan Aqua Centre.
- Rotten Calder ibaia.