East End (Londres)

East End City-az ekialdera geratzen den hiri-eremua izendatzeko erabilitako izena da.

East End
auzoa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
HiriaLondres
Geografia
Koordenatuak51°30′51″N 0°03′18″W
Map
Demografia

Historia

XIX. mende erdialdera, East Endek Whitechapel, Bethnal Green, Stepney eta Hackney hegoaldea ematen zituen aditzera, Cityaren mugakide gehienean. Dena den, Londresen hedatzeko oldar etengabea zela eta, izendapenak adierazten zuen esparrua gainditu egin zen XIX. mende amaierarako, eta biztanle-gune berriak sortu West eta East Hamen. Ordu arte Lea ibaia jotzen zen East Enden ekialdeko mugatzat. Bada, kanporago geratu zen eremu horri East London izena eman zaio, mugak lausoak diren arren. East End Londresko ingeles langileriaren bizilekua izan da, kaiak eta fabrika ugari ere hor kokatzen baitziren. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoek gogor astindu zuten ingurune hau. Bestalde, etorkin ugari ingurune honetan finkatu da azken mende honetan eta egun jatorri askotako jendea aurki daiteke bertan.

Egun, Lea ibaiaren ingurunea, Stratford herriaren eta Hackney iparraldearen artean, berreraikuntza-prozesu batean dago murgildurik (Thames Gateway proiektua), Londres 2012. urtean Joko Olinpikoen egoitza bihurtzeko. Horretarako azpiegitura eta eraikin handiak dira abian.

Cockney delako ingeles hizkeraz (langile-klaseko londrestar zurien hizkeraz) aritzean, eremu honetako hizkerari egiten zaio erreferentzia batez ere.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Londres hiriko azpieskualdeak.

Geografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.