Eason (diskoa)
Eason Izaro Andres kantariaren bigarren diska luzea da, 2018. urtean argitaratutakoa[1].
Eason | |
---|---|
Izaro taldearen estudioko albuma | |
Argitaratze data | 2018 |
Grabazioa | Gaztain Estudioak (Zestoa, Gipuzkoa) |
Iraupena | 43'30" |
Musikariak
- Izaro Andres (ahotsa)
- Iker Lauroba (gitarra)
- Oriol Flores (bateria)
- Julen Barandiaran (baxua)
Grabaketa eta abestiak
Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak, Zestoan. Donostian ikasten ari denez hiriak presentzia handia izan du abestien sorkuntzan[2] eta hortik diskoari Eason izena jartzea, Donostiaren aintzinako izena baitzen Easo. Donostia izeneko abesti bat ere badu eta Neguprenoa abestiak ere hara garamatza. Abesti hau izan zen gainera diskaren aurkezpena egiterakoan abestu zuena[3]. Aurreko disketan bezala oraingoan ere hiru hizkuntzatan egin ditu abestiak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Diskoa atera aurreko bi aurrerapen singleak Er(h)ori eta Delirios izan dira.
Eason diska aurkezteko bira luzea egin du, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainiar Estatuan egon da eta baita Mexikon ere[4]. Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana[5].
Azala
Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egin zuen azala eta diskako liburuxka. Argazkietan Izaro bera ageri da Donostian.
Kantuen zerrenda
- Er(h)ori - 3:52
- De más - 4:16
- Delirios - 4:29
- Zure ezpainen itsasoan - 4:51
- Neguprenoa - 3:44
- Zuri begira - 5:05
- Donostia - 5:40
- Devil - 4:46
- Pick up - 3:19
- La felicidad - 3:28
Erreferentziak
- Eason. (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
- «‘Eason’ izango da Izaroren disko berriaren izena» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
- Berria.eus. «Izaro askatu egin da 'Eason' diskoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'La Felicidad' kantaren bertsio berezia eskaini diote taldekideek Izarori» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
- «Musika Bulegoa Sariak 2018 – Musika bulegoa» musikabulegoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).